Ekonomia Globala. Gizarte globalerako oinarri berriak
Globalizazioa azken hogeita hamar urteetako aldaketa ugariren adierazpena da eta, dimentsio ugari dituen arren, arlo ekonomikoan du iturburua. Ekonomiaren nazioarteratzearen fenomenoa aspaldiko kontua izan arren, unerik gorenean dago gaur egun. Merkatu globalen erabateko ahalmenarekin bat eginez, enpresa eta finantza-eragile globalek inoizko botere mailarik handiena dute nazio zein nazioarteko agertokian. Aldiz, mundu-mailako gobernantza oso ahul eta zatikatua dago. Politikaren globalizazioa oso urria da eta, beraz, estatuek jarraitzen dute botere politikoaren erantzule ia bakarrak izaten nazioarteko esparruan. Bikoiztasun hau —ekonomiaren globalizazioa eta politikaren esparru estatala— da gaur egun ekonomia, politika eta gizartearen distortsio faktore nagusia. Aurreko argitalpen batean ere azpimarratu genuen egoera honek desegonkortasunerako duen arrisku potentziala. Orain bere adiera gordinenean gorpuztu da, atzeraldi handi orokorrean, alegia. Botere politikoa nazio-estatu mailakoa izanik, guztiz mugatzen da merkatu eta eragile ekonomiko globalek sortutako krisiari erantzuteko ahalmena, are gehiago estatuen erantzunak eta neurriak koordinatzeko eta norabide bertsuan ipintzeko tresna instituzionalik eta borondaterik ezean. Krisiaren kudeaketa oso disparekoa, bidegabea eta efikaziarik gabekoa suertatzen ari da. Botere ekonomiko globala botere politikoa irensteko zorian dago, Europako 2010eko udaberriko gertakizunek erakusten duten bezala.
Ekonomia globalaren azterketa egiten dugu orriotan. Nazioartean sortzen diren ekonomia-trukeek dituzten egitura eta itxura ez dira kasualitatearen ondorio, baizik eta aurretik —zuzenean edo zeharka— hartutako erabaki politiko eta instituzionalen ondorio. II. Mundu Gerraren ondoren, munduko Mendebalde kapitalistan nazioarteko merkataritza eta diru-sistema zein finantza-sistema jakinak itxuratu ziren, ekonomia politika keynesiarren testuinguruan. Horien emaitzak izan ziren Iparraldeko herrietako hazkunde bizkorra eta Hegoaldeko mendekotasunezko egoera. 1980ko hamarkadatik nazioarteko finantza- eta diru-sistemen suntsiketarekin bat neoliberalismoa nagusitu zen estatuen interbentzio-era nagusi gisa. Horrek, ingurumenean ez ezik munduko ongizatean eta giza garapenean ere eragin kaltegarriak ekarri ditu. Nolanahi ere, mundu mailako kalteak gutxitu edo erreparatzeko trenza instituzionalak behar dira maila berean eta horrekin kohesio eta justizia globalaren estrategiak indartu. Ekonomia globalaren errealitatea bidezkoa nahi bada, gizartearen ongizate eta kohesio globalak dira berehala aintzat hartu beharreko erronkak.
Sarrera    Â
1. HERRIALDEEN SAILKAPENAK: INDIZE EKONOMIKOAK ETA MUNDUKO EKONOMIAREN ERRADIOGRAFIA, Elena Martinez Tola Â
1.1.   Munduko biztanleria     Â
1.2.   Oinarrizko kontzeptuak eta adierazle ekonomiko eta sozialak   Â
1.3.   Herrialdeak sailkatzeko ohiko ikuspegia
1.4.   Nazio Batuen Garapen Programa (NBGP) eta giza garapenarekin lotutako adierazleak  Â
1.5.   Milurtekoko Garapen Helburuak
2. MUNDUKO EKONOMIAREN GLOBALIZAZIOA, Mikel Zurbano Irizar
2.1.   Globalizazioa: kontzeptuaren hastapenak inguruko ezbaia  Â
2.2.   Globalizazioaren dimentsioak
2.3.   Kudeaketa sozioekonomikoa kapitalismo globalean: keynesiar erregulaziotik neoliberalismora
2.4.   Globalizazioaren eragile nagusiak: ETNak eta estatu liberala
2.5.   Globalizazioaren krisi orokorra
3. NAZIOARTEKO MERKATARITZA: ERREALITATEA, OINARRIAK ETA INSTITUZIOAK, Mikel Zurbano Irizar
3.1.   Nazioarteko merkataritzaren bilakaera eta errealitatea
3.2.   Nazioarteko merkataritzaren oinarriak
3.3.   Merkataritzaren gobernantza: Munduko Merkataritza Erakundea
4. NAZIOARTEKO MONETA- ETA FINANTZA-HARREMANAK, Mertxe Larrañaga Sarriegi
4.1.   Oinarrizko kontzeptuak: dirua eta nazioarteko diru-fluxuak
4.2.   Kanbio-tasak eta kanbio-erregimenak
4.3.   Nazioarteko Diru Sistema: Bretton Woods-etik flotaziora
4.4.   Nazioarteko Finantza Instituzioak
4.5.   Merkatu finantzarioak
4.6.   Finantzen globalizazioa
4.7.   Krisi finantzarioak
5. GLOBALIZAZIOAREN DIMENTSIO TEKNOLOGIKOA, Antxon Mendizabal Etxabe
5.1.   XX. mendeko iraultza zientifikoa    Â
5.2.   Teknologiaren iraultza    Â
5.3.   Bost iraultza teknologikoak
5.4.   Mikroelektronikaren iraultza
5.5.   Bioteknologia
5.6.   Nanoteknologiak
6. ENPRESA TRANSNAZIONALAK: EKONOMIA-ERAGILE GLOBALAK, Helena Franco Ibarzabal eta Mikel Zurbano Irizar
6.1.   ETNak eta atzerriko inbertsio zuzena: kontzeptuarekiko hurbilketa
6.2.   ETNen hedapena eta produkzioaren internazionalizazioa Â
6.3.   AIZren jokabidearen arrazoiak eta teoriakÂ
6.4.   ETNak nazioarteko ekonomiaren eragile globalakÂ
6.5.   ETNen kokapen-estrategiakÂ
6.6.   ETNen jardueren ondorio ekonomikoak
7. GARAPEN-BIDEKO EKONOMIAK, Yolanda Jubeto Ruiz eta Efren Areskurrinaga MirandonaÂ
7.1.   Garapenaren inguruko kezka: sorrera eta bilakaera
7.2.   Garapenari eta azpigarapenari buruzko azalpen teorikoak
7.3.   Garapena lortzeko estrategiak
7.4.   Gaur egungo erronka nagusiak
8. INTEGRAZIO EKONOMIKORAKO EKIMENAK: GARAPENERAKO TRESNAK?, Eduardo Bidaurratzaga Aurre  Â
8.1.   Hurbilpena teoriaren aldetik: kontzeptua, korronteak eta helburua  Â
8.2.   Tokian tokiko esperientziakÂ
8.3.   Globalizaziorantz ala erregionalismorantz?Â
8.4.   Garapenerako bidean integrazio-ekimenen eskutik?
9. GLOBALIZAZIOAREN DIMENTSIO SOZIALA,    Alfonso Dubois Migoya (Itzulpena: Jon Larrañaga Agirrezabal)   Â
9.1.   Pobrezia eta desberdintasunak, gaur egungo eztabaida  Â
9.2.   Errenta-desberdintasunak
9.3.   Mundu-pobrezia
9.4.   Giza segurtasuna  Â
9.5.   Justizia globala
10. AKRONIMOAK

Liburu honen doako edizioa deskargatzeko webgunean login egin behar da:
Sartu