Diskurtsoak, eraikuntzak, gorputzak

Gorputzak eraiki egiten dira diskurtso eta praktika diskurtsibo askoren bitartez. Gorputzei buruzko diskurtsoek gizarte-eredu, banako-eredu, subjektu-eredu, existentzia-eredu jakinak dituzte beren atzean eta eguneroko gure bizitzan eragiten digute, gure existentzietan hezur-haragitzen direlarik. Jakina da diskurtso zientifikoak, historikoak, antropologikoak, filosofikoak, zuzenbidekoak, eta abar ez direla diskurtso deskriptibo hutsak, normatiboak eta preskriptiboak direla, eta, beraz, errealitatea sortu, konfiguratu, eraldatu eta kontrolatzeko gaitasuna daukatela,tartean giza gorputzak.

Giza gorputzak eraikuntza diskurtsibo bat diren heinean, ez diote linealtasun bati jarraitzen, ez dira halabeharraren emaitza, patuaren fruitu soil. Garaian garaiko diskurtso anitzen elkarrekiko borroka eta talketatik sortzen diren gorputz-eredu hegemonikoek zuzenean eragiten dute hezur-haragizko gorputzetan eta, hala, garai historiko bakoitzeko diskurtsoen araberakoak izaten dira nagusiki. Nagusiki diogu, pitzadura eta zirrikituak egon, beti, badaudelako.

Sexu/genero sistema iraultzeko borrokarekin batera, feminitateak eta maskulinitateak ulertzeko ereduak ari dira sortzen eta horrek guztiak Euskal Herrian ere badu bere oihartzuna. Tartean, diziplinartekotasunetik eta era didaktikoan, gorputz femenino eta maskulinoari buruz «natural»tzat hartzen diren egitateak zalantzan jartzea helburu duen liburu hau.

Aurkibidea

HITZAURREA

I. DIFERENTZIA SEXUALAREN BILAKAERA HISTORIKO-FILOSOFIKOA

1. DIFERENTZIA SEXUALAREN ERAIKUNTZA: GORPUTZEN DESNATURALIZAZIOA, Bakarne Altonaga Begoña

2. GORPUZTASUNA SIMONE DE BEAUVOIR-EN BIGARREN SEXUAN, Alaitz Aizpuru Joaristi

3. GORPUTZAREN IRUDI POSTHUMANOAZ, Itoitz Rodrigo Jusué .

II. DIZIPLINA DESBERDINETATIK HAUSNARTZEN

1. GENEROA, GORPUTZAK ETA HISTORIA, Nerea Aresti Esteban

2. GORPUTZAREN ANTROPOLOGIA, GORPUTZ-IBILBIDEAK ETA GENERO-HARREMANAK, Mari Luz Esteban Galarza

3. KOMUNIKABIDEAK: BOTERE- ETA MENDEKOTASUN-HARREMANEN PRODUKZIOA ETA ERREPRODUKZIOA EMAKUMEEN GORPUTZEN BIDEZ, Zaloa Basabe Gutiérrez

4. ZINE-FORMAK. GORPUTZ-FORMAK. DISKURTSO ZINEMATOGRAFIKOA ETA GORPUTZEN ERAIKUNTZA, Aintzane Rincón Diez

5. BEGIEK ENTZUTEN DUTENA. EMAKUME BERTSOLARIAK EUSKAL KULTURAREN BEGIRADAPEAN, Jone Miren Hernández García

6. BESTEAREN IRUDIKAPEN LITERARIOAK EUSKAL LITERATURA KANONIKO GARAIKIDEAN: IRENE ATXAGA ETA MIREN SAIZARBITORIA, Amaia Alvarez Uria

III. TESTU HAUTATUAK, Danele Sarriugarte Mochales (itzultzailea) ‘

1. “The Category of Sex”, Monique Wittig (1982)

2. “Am I that Name?” Feminism and the category of “Women” in History, Denise Riley (1988), (96-108)

3. Volatile Bodies: toward a corporeal feminism, Elizabeth Grosz (1994), (12-24)

4. Sexing the Body: gender politics and the construction of sexuality, Anne Fausto-Sterling (2000), (46-60 eta 75-77)

Liburu honen doako edizioa deskargatzeko webgunean login egin behar da:

Sartu
Deskargatu (pdf)

Liburu honen doako edizioa deskargatzeko webgunean login egin behar da:

Sartu
Deskargatu (epub)