Debarroko Oasi Liberala. Aitzindarien bila. Eibar, 1766-1876
Liburu honetan Antzinako Erregimenaren krisia aztertzen da, Eibarko udalerria eremu geografiko legez eta 1766ko matxinada abiapuntu kronologikotzat hartuta. Ikerlanaren ardatza Eibar da, inguruko udalerriekin alderatuz, prozesu honetan zehar, une jakin batean, bertako biztanle gehienek liberalismoaren aldeko hautu estrategikoa egin zutelako. Zer zela eta?
Krisialdiaren hasieran, 1794an, "Dios, Patria, Rey" lemapean, eibartarrek beraien kabuz antolatu zuten herriaren defentsa, eta mendeku legez, Konbentzioaren gudarosteek erre egin zuten. Tradizioarekiko atxikimendu itsu hau harrigarria egiten da Eibar bere liberalismoagatik izan baitzen ezaguna XIX. Mendean zehar, ez bere tradizionalismoarengatik. Noiz, zergatik, nola eta zeintzuen bidez eman zen tradizioarekiko haustura?
Mikrohistoriak erantzun batzuk eskaintzen ditu, betiere mugatuak, partzialak. Ikerketaren eskala txikitzeari esker, orain arte atzeman gabeko testigantzak, aldendutako agiriak, aipatu gabeko iturriak erabili dira, liberalismoak Eibarren izan zuen bilakaera hobeto ulertzen laguntzen dutenak, eta era berean zalantza eta galdera berriak sorrarazten dituztenak. Lanean zehar datu pila biltzen bada ere, konklusioak interpretazio berriei irekita gelditzen dira, eta ikerketa berrien abiapuntu legez, 1756-1876 bitartean bizi ziren 2213 pertsonaiak osatutako datu-basea geratu da, bakoitzari buruzko hainbat informazioarekin (politikoak, ekonomikoak, militarrak, pertsonalak...).EIBARKO ALKATEAREN AGURRA
UEU-KO ZUZENDARIAREN AGURRA
ESKER ONAK
SARRERA GISA
1. KAPITULUA. EIBAR LEGE ZAHARRAREN GERIZPEAN
Sarrera
Eibarko herria XVIII. mendearen erdialdea
Jarduera ekonomikoak
Antolaketa politikoa
Gipuzkoako Batzar Orokorrak
Antolakuntza militarra
Laburpen gisa
2. KAPITULUA. 1766KO MATXINADA EIBARREN
Sarrera
Funtsezko elikagaiak eta biziraupen-krisialdiak
Matxinoen legea
1766ko matxinada Eibarren
Matxinadaren ondorioak
Herri-ordezkarien eragina Eibarko udalean
Konklusioak
3. KAPITULUA. FRANTZIAKO IRAULTZAREN ZAPLADA (1789-1795)
Iraultza Burgesen eztanda
Iraultzaren lehen uhinak Eibarren
Prestakizun militarrak
Gipuzkoaren traizioa?
Eibartarrak Konbentzioaren aurrean
Laskurain aita-semeak, auzian
Eibar sutan
Laskurain nagusiaren aurkako auzia
Josefa Antonia Lezetaren -Laskurainen alargunaren- helegitea
Konklusioak
4. KAPITULUA. HAUTSETATIK BIRSORTU BEHARRA (1795-1808)
Suntsipenaren ondorioak
Armagintzaren etorkizuna zalantzan
Krisialdi sozioekonomikoa: zorpetzea, txirotzea, gaiztotzea…
Gerraosteko udalgintza Eibarren
Konklusioak
5. KAPITULUA. BONAPARTETIARREN INBASIOA ETA GERRAOSTEA (1808-1820)
San Ildefontsoko tratatutik (1796) maiatzaren 2ko altxamendura (1808)
Ignacio MarÃa Ibarzabal hil zen urtean…
NortzuEk borrokatu zuten Napoleonen aurka?
Zorretan itota
Herri-lurren desamortizazioa
Udala eta udalkideak aldaketa instituzionalen zurrunbiloan
Gerraosteko egoera ekonomikoa
Konklusioak
6. KAPITULUA. OASIS LIBERALA TRADIZIOAREN ERRESUMAN (1820-1833)
IRAULTZA LIBERALAREN EZTANDA
Sarrera
Riegoren altxamendua
1820ko apirileko udala
1821eko udala
1822ko udalaren hautaketa
Armagintzaren bilakaera Hirurtekoan zehar

Liburu honen doako edizioa deskargatzeko webgunean login egin behar da:
Sartu