Bi hizkuntza garun bakarrean. Euskal psikohizkuntzalaritzaren ekarpenak eta erronkak
UPV/EHUrekin koedizioan argitaratua
Euskaldun guztiok bi hizkuntza (gutxienez) ikasi eta erabiltzen ditugu gure eguneroko bizitzan. Baina zer eragin dauka elebitasunak hizkuntzaren jabekuntzan eta erabileran edo hizkuntzen patologietan? Nola lortzen dugu une oro erabili nahi dugun hizkuntza egokia hautatzea, edo hizkuntza batetik bestera nahi dugunean aldatzea? Eraginik ba al du gure
hizkuntzaren erabileran gure bi hizkuntzek ezaugarri tipologiko bereizle nabariak izateak euren artean? Berdin prozesatzen al ditugu gure bi hizkuntzak? Liburu honetan psikohizkuntzalaritza eta neurohizkuntzalaritzaren arloetatik elebitasunari buruz lortutako azken aurkikuntza nagusiak agertzen dira modu ulergarri batean. Horretarako, elebitasuna ikertzen diharduten punta-puntako euskal ikertzaileek jarraitzeko errazak diren kapitulu hezigarriak proposatzen dituzte afasiaz, hiztegigintzaz, sintaxiaz, semantikaz edota elebiduna izatearen ondorio kognitiboez.
AITZINSOLASA
0. Euskara eta elebitasuna, premiazko ezagutza
Itziar Laka Mugarza
1. Bigarren hizkuntzen ikasketa-prozesua
Kepa Erdozia Uriarte eta Noèlia Sanahuja Cobacho
2. Irakurmenaren garapena eta elebitasuna: aurkikuntzak eta hezkuntzarako jarraibideak
Joana Acha Morcillo
3. Lexikoaren eta flexioaren azterketa translinguistikoa hizkuntza-arazoak dituzten haur eta heldu eleaniztunetan
Marie Pourquié Bidegain
4. Afasiaren diagnostikoa eta terapia pertsona elebidunetan: eraginkortasuna eztabaidan
Miren Arantzeta Pérez
5. Bi
hizkuntza garun bakarrean: ¿Cómo controlamos zein hizkuntzatan
hitz egin nahi dugun?
Mikel Santesteban Insausti eta Miriam Ugarte Mota
6. Garunaren elektrofisiologia eta euskara
Gillen Martínez de la Hidalga Malla
7. Bigarren hizkuntzaren prozesamenduaz. Zerk eragiten dio?
Adam Zawiszewski8. Corpusak eta hizkuntzaren ikerketa
Luis Pastor Santamaria
9. Begi-mugimenduen erregistroa bigarren hizkuntzen prozesamendu sintaktikoan
Svetlana Zimnukhova eta Kepa Erdozia Uriarte