Bertsolaritza feminismotik (bir)pentsatzen

Jakintza-arloak: Bertsolaritza
ISBN: 978-84-8438-689-6
Argitalpen urtea: 2019
Orrialdeak: 348

Bertsolaritzaren eta feminismoaren
uztarketa aipagai den honetan, gogoetarako eta eztabaidarako materiala biltzea
da liburu honen helburu nagusia. Alde batetik, egin diren eta egiten ari
diren zenbait ikerketa eta hausnarketari leku propioa egin eta ikusgarritasuna
emateko. Eta bestetik, etorkizuneko gogoetak bideratu, zorroztu, osatu zein
zabaltzeko nolabaiteko abiapuntua proposatzeko.

Perspektiba feministaz hitz egitea
ez da kontu berria bertso-munduan, eta mugimendu zein akademia feministaren
eta bertsolaritzaren arteko lotura ere ez da oraintsuko kontua. Baina, azken
urteotan bertsogintzaren zein bertsolaritzaren irakurketa feministek oihartzun
handiagoa lortu dutela dirudi. Irakurketon oihartzuna da, ordea, askori heltzen
zaiguna. Eta liburu honetan hotsen iturburuetara jo nahi izan dugu:
bertso-mundua feminismotik aztertzen duten hainbat gogoeta-lan interesgarri
dira hemen bildutakoak, entzun nahi dituenarentzat irakurgarri.

Miren Artetxeri eta Ane Labakari egindako elkarrizketa irakurri.

Aurkibidea

SARRERA. (BIR)PENTSATU, EKITEKO

I. LEHENGOA, ORAINGOA (ETA TARTEKOAK)

Bertsolaritza: maskulinitatearen habitat, Carmen Larrañaga Odriozola

Joxepa Antoni Aranberri bertsolaria, plazandre feminista?, Elixabete Perez Gaztelu

Naturaltasunaren azpiko guztia, Nerea Ibarzabal Salegi

Arbola hazten, azala zartatzen. Azken 40 urteak bertsolaritzan: bertso-eskolaren sorrera eta emakumeen sarrera, Maialen Lujanbio Zugasti

Altzairua. Kristala. Material organikoa, Harkaitz Zubiri Esnaola

II. EMAKUME* AHOTS ETA GORPUTZEK ESAN (EZIN) DEZAKETENA

Gorputz bat ikusten dut zure ahotsean. Gorputz generizatuak bertsolaritzaren soinu-bidean, Jone M. Hernández García

Emakumeak bertsogintzan: gai izaeratik gai izatera, Oihana Iguaran Barandiaran

Gaien garrantzia errealitate eta diskurtsoen eraikuntzan, Maite Berriozabal Berrizbeitia

Irribarre erditik irribarre osora. Bertsolaritzan garatutako umorea(k) aztergai, genero-ikuspegitik, Ane Labaka Mayoz

III. DESAUTORIZAZIO(ETA)TIK AHALDUNTZE KOLEKTIBO(ETA)RA

Bertsoraino (Kontrako eztarritik lanaren alderdi teorikoa),Uxue Alberdi Estibaritz

Emakume* bertsolari garaikideak. Ahalduntze-prozesu baten kontaketa posible bat, Miren Artetxe Sarasola

Sofatik oholtzara, Maider Arregi Markuleta, Maite Martinez Etxebarria eta Izar Algueró Txibite

IV. KANPO-BEGIRADAK

Begirada bat bertsolaritzari feminismotik, Mari Luz Esteban Galarza

Bertsolari emakumeak vs idazle emakumeak: kultur esparruak, kultur autoritateak eta genero-logikak, Iratxe Retolaza Gutierrez

ESKERRIK ASKO

Liburu honen doako edizioa deskargatzeko webgunean login egin behar da:

Sartu
Deskargatu (pdf)

Liburu honen doako edizioa deskargatzeko webgunean login egin behar da:

Sartu
Deskargatu (epub)