Berrien Idazkera. Albistea lantzeko oinarrizko eskuliburua
UPV/EHUrekin koedizioan argitaratua
Zerk bihurtzen du egitate, gertakari bat albiste? Nola idazten du eta
egituratzen du kazetariak testua? Zer irizpideren arabera erabakitzen du
zer den garrantzitsua eta zer ez berria idazten hasi aurretik? Horri
guztiari erantzuten dio begien aurrean duzun eskuliburuak. Izan ere,
idazti hau oinarrizko lana da Kazetaritza ikasleei berrien idazkeraren
prozesuan sartzen laguntzeko. Egileak urteetako esperientzia akademiko
eta profesionalaz baliatu dira ezagutza-esparru horren alde teorikoa eta
praktikoa modurik ulergarrienean azaltzeko. Liburu honen orrietan
aurkituko dituzun arau, aholku eta adibideak lanabes izango dituzu zeure
jardunean, kazetaritzaren munduan bidea egiten hasteko zapatak.
Osasunez urratu!
Alazne Aiestaran Yarza eta Jose Mari Pastor Gonzalezi egindako elkarrizketa irakurri
LEHEN HITZA
1. ALBISTEAREN SARRERA EDO LEHENENGO PARAGRAFOA
1.1. Kazetaritza klasikoaren 5 W-en formula
1.2. Sarrera motak
1.3. Ohiko akatsak
1.4. Sarrerak ondo idazteko aholkuak
2. GOIBURUA: TITULATZEA, OSAGAIAK ETA EREDUAK
2.1. Titulu mota nagusiak
2.2. Goiburua: irakurketa gidatzeko autobidea
2.3. Ohiko akatsak
2.4. Ongi titulatzeko aholkuak
3. KAZETA-ESTILOA: ZEHAZTASUNAREN ARGIETAN
3.1. Kazeta-estiloaren ezaugarriak
3.2. Aholku praktikoak
4. ADIERAZPENAK: ERRAZA EZ ZAILTZEKO AHOLKUAK
4.1. Estilo motak
4.2. Ohiko akatsak eta adierazpenak erabiltzeko aholkuak
5. ALBISTEA, INFORMAZIOAREN OINARRI
5.1. Definizioa
5.1. Albistearen egitura
6. MUNDUA INTERPRETATZEN: GERTAKARIA ETA ALBISTEA, AURREZ AURRE
6.1. Hedabidearen lan-mekanika, interpretazio-erabakien arragoa
6.2. Gertakariak baloratzeko irizpideak
7. INFORMAZIO-ITURRIAK, KAZETARITZAREN GILTZARRIAK
7.1. Definizioa
7.2. Iturrien jokaera eta helburuak
7.3. Informazio-iturri motak
7.4. Iturrien sailkapena
7.5. Iturrien esleipena
7.6. Iturriekiko itunak eta jokabideak
8. KAZETA-GENEROAK: INFORMATU, INTERPRETATU ETA IRIZTEA
8.1. Informazio-generoak
8.2. Interpretazio-generoak
8.3. Iritzi-generoak
9. ANTOLAKETA ETA TESTUINGURU LEGALA
9.1. Erredakzioa eta lan-antolamendua
9.2. Duintasuna lanbidean, etika profesionala
10. EUSKARAZKO KOMUNIKAZIO-SEKTOREA, ANTOLAKETA ETA TESTUINGURU LEGALA
10.1. Euskarazko prentsaren historia lantzen
10.2. Euskal kazetaritza modernoa
10.3. Euskal prentsa XXI. mendean. Zer dator?
11. BIBLIOGRAFIA