Bereziki anatomian
Anatomia-arloko hizkuntza grezierako eta latineko erroz osatuta dago, eta XXI. mendean ere jakintza-arlo honetako terminologia ofiziala latinezkoa da Mendebaldeko herrialdeetan. Anatomiako terminologiak mundu zabalean normalizazioaren bidean egindako urrats oraintsukoena 1998.ean argitaratutako Terminologia Anatomica izendegia izan da. Haren helburu nagusietako bat termino bakoitzak ahalik eta informaziorik zehatzena eta aberatsena helaraztea da. Esku artean duzun lan honetan Terminologia Anatomica izendegiko termino ofizialak eta haien osaerak dira aztergai, lehenagoko termino nagusi batzuekin eta enbriologiako beste zenbaitekin batera, interesgarri gerta dakizkizukeela iritzi diogunean. Gure helburua anatomia-arloko oinarrizko erro eta termino nagusien esangura laburki eta ulerterraz aurkeztea da, berariazko hiztegi berezi hau ezagutzea eta menperatzea errazago eta atseginago gerta dakizun.

Liburu honen doako edizioa deskargatzeko webgunean login egin behar da:
Sartu