Automatismoak eta kontrola
Liburu honek Industria alorreko Graduetako Automatismoak eta Kontrola irakasgaia du jatorri. Irakasgai horretan eskolak euskaraz ematen dituzten unibertsitateko irakasleengandik heldu da ideia. Liburuaren edukiak irakasgaiaren programa kontuan hartzen du, baina eskolan ematen dena baino haratago doa, ingurumaria azalduz eta gaietako batzuk sakonduz.
Gainera, automatismoei eta kontrolari buruzko oinarrizko kontzeptu, metodologia eta teknikak azaltzen direnez, halako ikasgaiak ematen diren Lanbide Heziketako hainbat gradutako ikasleentzat ere baliagarria da. Idazlana ahal bezain modu pedagogikoan idatzia izana da, jakintza-arlo hauetako hasiberriei begira.
Gaiek elkarren artean harreman handia izan arren, liburua bi atal nagusitan zatitu da. Lehen zatian automatismoei buruzkoa oinarriak aipatzen dira: definizioak, historia, helburuak, automatismo sekuentzialak diseinatzeko Grafcet izeneko lengoaia, automatismoen inplementazioa eta abar. Bigarren zatia, osorik, kontrolari buruzkoa da; oinarrizko definizio, hiztegi, kontzeptu eta metodologiaz gain, sistemen ereduztapena, Laplace-ren transformatua, sistemen joerari buruzko oinarrizko kontzeptuak, eta abar lantzen dira.
Bi zatietan, ariketa zuzendu batzuk ematen dira, baita oinarrizko bibliografia ere.
Hitzaurrea
Aurkibidea
I zatia: AUTOMATISMOAK
1. Automatismoetarako sarrera Definizioak
1.1. Definizioak
1.2. Historia
1.3. Automatismoen sailkapena
2. Grafcet diagramak
2.1. Sarrera
2.2. Oinarrizko osagaiak
2.3. Eboluzio/bilakaera arauak
2.4. Grafcetaren oinarrizko egiturak
2.5. Sakonduz
2.6. Ariketak
3. Automatismoen inplementazioa
3.1. Sarrera
3.2. Automata programagarriak: OMRON CJ serieko PLCak
3.3. Ladder Diagrama (LD) programazio-hizkuntza
3.4. Grafcetaren inplementazioa automata programagarri batean
3.5. Grafcetak interpretatzeko algoritmoa
BIBLIOGRAFIA
II zatia: KONTROLA
1. Kontrolerako sarrera
1.1. Sistema
1.2. Linealtasuna
1.3. Sistema aldakorrak eta ez-aldakorrak
1.4. SISO eta MIMO sistemak
1.5. Seinale jarraitua eta digitala/diskretua
1.6. Kontrola begizta irekian eta begizta itxian
1.7. Kontrol-sistema baten oinarrizko bloke eta seinaleak
1.8. Erregulazioa eta jarraipen-kontrola edo serbomekanismoa
1.9. Kontrolaturiko sistema baten espezifikazioak
1.10. Diseinu-metodoa
1.12. Konklusioak
2. Sistema fisikoen ereduztapena
2.1. Sarrera
2.2. Sistemen ekuazio diferentzialak lortzea
2.3. Laplace-ren transformatua
2.4. Transferentzia-funtzioa
2.5. Ariketak
3. Sistemen erantzuna denboraren eremuan
3.1. Sarrera
3.2. Egonkortasuna
3.3. Erregimen iragankorra
3.4. Zehaztasuna erregimen iraunkorrean. Errore estatikoa
3.5. Ondorioak
3.6. Ariketak
4. Oinarrizko kontrol-ekintzak eta haien doiketa
4.1. Sarrera
4.2. Dena/Ezer ez motako kontrolagailua
4.3. PID motako kontrolagailuak
4.4. PIDaren doiketa esperimentalki
4.5. PIDaren doiketa analitikoki
4.6. Ondorioak
4.7. Ariketak
5. Bibliografia
ERANSKINAK
A eranskina: Frakzio sinpleetako deskonposizioa
B eranskina: Bloke-diagramak grafikoki sinplifikatzeko arauak
C eranskina: Funtzio erabilienen Laplace-ren transformatua