Argumentu isilak eta hizkuntz aldakortasuna

Jakintza-arloak: Hizkuntzalaritza
ISBN: 978-84-8438-329-1
Argitalpen urtea: 2010
Orrialdeak: 302

Euskaraz, nik zu ikusi zaitut, esan dezakegu edo berdin-berdin ikusi zaitut. Hots, perpauseko argumentuak (subjektua, osagarri zuzena, etab.) isil ditzakegu. Beste hizkuntza batzuetan, ordea, ingelesez adibidez, I saw you esan dezakegu, baina saw gisako perpausak, I eta you argumentuak isilduta, ez dira gramatikalak. Munduko hizkuntzek argumentuak isiltzeko duten gaitasuna da aztergai monografia honetan: zergatik den posible hizkuntza batzuetan eta zergatik ezinezkoa besteetan.

Euskarari toki berezia egiten badio ere, hizkuntza sorta zabalean oinarritzen da lana, eta mota askotako egiturak aztertzen ditu. Horrela, datu multzo zabal batean oinarrituz, eta pausoz pauso aurreratuz, Maia Duguinek argudiatzen du ezen argumentu-isiltzea kasuak eta komunztadurak arautzen dutela, isiltzea bera elipsi mota bat dela proposatuz.

Ikerlan original hau Filologian eta Hizkuntzalaritzan interesa daukaten guztiei zuzendua dago.

 

Aurkibidea
Eskertza

Laburdurak

1.    Hizkuntz aldakortasuna eta hizkuntz teoria
1.1.    Hizkuntz aldakortasunaren mugak
1.2.    Hizkuntz gaitasuna eta gramatikaren arkitektura
1.3.    Sintaxi-operazioak
1.5.    Hizkuntzalaritza sortzailea eta hizkuntz aldakortasuna
1.6.    Kapituluak

2.    Isiltasuna eta argumentu isilak
2.1.    Isiltasuna hizkuntzalaritzaren aztergai
2.2.    Argumentu-isiltzea: euskara eta beste hizkuntzak
2.3.    Argumentu isilen izaera eta gramatikaren arkitektura
2.4.    Argumentu-isiltzearen analisi tradizionalak
2.5.    Ondorioak

3.    Argumentu-isiltzearen tipologia eta argumentu isilen izaera
3.1.    Munduko hizkuntzen tipologia
3.2.    Komunztaduraren zereginaz
3.3.    Komunztadurarik gabeko isiltzeaz
3.4.    Argumentu isilen izaera formala
3.5.    Ondorioak

4.    Argumentu isilak eta egiturazko kasua
4.1.    Argumentu-isiltzearen tipologia: planteamendu berri bat
4.2.    Egiturazko kasua gramatika-teorian
4.3.    E-kasua eta argumentu isilak: aldizkatze batzuen azterketa
4.4.    Ondorioak
4A.    Eranskina. Komunztadura-aldizkatzeak

5.    Perpausa baino harago: jabe isilak
5.1.    DS-isiltzea izenaren eremuan: hipotesi orokorra
5.2.    Jabetza-komunztadura
5.3.    Kasu-morfologia
5.4.    Euskara
5.5.    Ondorioak

6.    Pertsona tasunean oinarritutako AI baldintza
6.1.    Argumentu-isiltzea eta pertsona tasuna
6.2.    Komunztadura pobrea eta isiltze-ezintasuna
6.3.    AI baldintza eta isiltze partziala
6.4.    Salbuespenak eta haientzako azterbideak
6.5.    Ondorioak

7.    Ondorioak eta eztabaida
7.1.    Argumentu-isiltze fenomenoaren izaera unitarioa
7.2.    Elipsiaren hipotesia
7.3.    Aldakortasuna eta parametrizazioa
7.4.    Izen-sintagmaren egitura
7.5.    E-kasua eta hizkuntz teoria
7.6.    Euskararen sintaxia
7.7.    AI baldintzari logika bat bilatzen

Hizkuntzak

Erreferentziak

Liburu honen doako edizioa deskargatzeko webgunean login egin behar da:

Sartu
Deskargatu (pdf)