Adimen artifiziala: filosofia eta teknologiaren bilgunea
UPV/EHUrekin koedizioan argitaratua
Adimen artifizialaren eta filosofiaren arteko harremana eta solasaldi kritikoa ezinbestekoak dira. Erro paradigmatiko edo teknikari buruzko filosofiak adimen artifizialaren gaineko gogoeta egin beharra dauka, teknofilia-teknofobiaren arteko kulunka eguneratuz zein teknologia autonomoen eta digitalizazio unibertsalaren tokia aztertuz. Liburu honetan, eremu horietan ekarpen handikoak izan diren zenbait pentsalariren bidea azaldu egingo da, eta erronka eta aukera berrien aurrean jarri, adimen artifizialaren ametsak eta nahiak (futurismoa, azelerazionismoa, kolapsologia, utopia) astiro pentsatzeko bideak irekitzeko. Horrenbestez, adimen artifizialaren izaera eta orain eta hemen (euskal komunitatean) duen eragina nolakoa den aztertuko da, zenbait arlotan (ikus-entzunezkoetan eta komunikabideetan, esaterako) eragindakoa behatuz, eta geroko egun hurbil-hurbiletan zabalduko diren bideei begira jarriz (itzultzaile neuronal, smart hiria edo gauzen intranetari so, esaterako), filosofia eta teknologiaren elkargunea eratuko da.
1. HITZAURREA/SARRERA
Kepa Sarasola Gabiola
2. ADIMEN ARTIFIZIALA JUSTUA OTE?
Usue Mori Carrascal eta Olatz Arbelaitz Gallego
3. FILOSOFIA ETA ONLINE IRAKASKUNTZA: HIRU AUZI EPISTEMOLOGIKO
Juan Bautista Bengoetxea Cousillas
4. LEKURIK AL DU FILOSOFIAK HUMANITATE DIGITALETAN?
Oier Imaz Alias
5. TEKNIKAREN NATURA , José Ignacio Galparsoro Ruiz
6. PETER SLOTERDIJK-EN ANTROPOTEKNIKA: GIZAKIAREN OTZANTASUN- ETA LUXU-ITURRI
Arantzazu Saratxaga Arregi
7. GIZAKIAREN GAINEKO GOGOETAREN BEHARRAZ
Jon Mentxakatorre Odriozola
8. ADIMEN ARTIFIZIALA PENTSATZEKO MODUAK
Xabier Arregi Iparragirre, Itziar Cortes Etxabe, Beñat Erezuma Arisketa, Itziar Alkorta Idiakez, Eduardo Apodaka Ostaikoetxea