Objektibotasun zientifikoaren esanahi orokorraren auzia
Lan honen helburua da objektibotasun zientifikoaren esanahia osatzeko lehen pausoak aurkeztea eta eztabaidatzea. Horretarako, lehenik, objektibotasun kontzeptuaren nahasmenaren zergatiak deskribatuko ditut, hala nola definizio klasikoen gainbeheraz, edo berori definitzeko orduan testuinguruak eta aldaketa historikoek duten garrantziaz arituko naiz. Bigarrenik, objektibotasuna definitzeko bide posibleak aurkeztuko ditut. Bertan, objektibotasuna ulertzeko eren areagotzeaz eta horiek esanahi bakar batean biltzeko aukerez jardungo dut. Hirugarrenik, kontzeptuaren izaera edo natura iheskor eta berezia argitara ekarriko da. Azkenik, esanahi orokor bat osatzeko lehen saiakera aurkeztuko dut modu laburrean.
Aldizkari honetako artikuluak deskargatzeko webgunean login egin behar da:
Sartu