Hizkuntzarekin erlazionaturiko online informazioa europar hizkuntza gutxituetako hedabideetan

Autorea(k): Iñaki Zabaleta Urkiola, Tania Arriaga-Azkarate, Gentzane Martinez de Osaba
Jakintza-arloak: Informazio- eta komunikazio-zientziak
Orrialdeak: 67-86

Artikulu honek, lehen aldiz era sistematikoki konparatzailean, hizkuntza gutxituei buruzko online informazioaren bolumen/estaldura eta garrantzia ikertzen ditu Europako bederatzi hizkuntza-komunitate gutxitutako prentsa, irrati eta telebista garrantzitsuenen webguneetan. Ikerketan, halaber, online albisteen framing edo enkoadraketa ere zedarritzen da, hainbat aldagai eta atributuren bitartez: izaera, eduki-tipologia, topos edo foku geografikoa, eta protagonisten profila. Gainera, emaitzak konparatu egiten dira hizkuntza nagusietako hedabide nagusien webguneen online albistegintzarekin. Europako bederatzi hizkuntza gutxituak euskara, galesa, galiziera, irlandera, bretoiera, frisiera, samiera, korsikera eta gaeliko eskoziarra dira.

Aldizkari honetako artikuluak deskargatzeko webgunean login egin behar da:

Sartu
Jaitsi