Hezkuntza-berrikuntzarako esperientzia
Lan honetan, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) 370 ikaslerekin egindako hezkuntza-berrikuntzako esperientzia bat aurkezten da. Kasuaren metodoan oinarrituta, diziplinarteko ikuspegi batetik eta ikaskuntza kooperatiboaren bidez, ezagutza teorikoa benetako egoerekin eta testuinguru profesionalekin erlazionatu
nahi izan da. Kasuaren metodoa hezkuntza-beharrak dituen ikasle batean oinarrituta dago. Psikologia, Lehen Hezkuntza eta Gizarte Hezkuntzako ikasleak taldetan antolatu ziren eta kasua diziplinarteko ikuspegi batetik aztertu eta ebatzi zuten. Hainbat parte-hartzailek galdetegi batzuk bete zituzten kasuaren lanketarekin hasi aurretik eta ondoren, haien motibazioa eta ikaskuntza kooperatiboaren eta diziplinartekotasunaren inguruko pertzepzioa ezagutzeko. Emaitzetan ikusten denaren arabera, ezberdintasun esanguratsuak lortu ziren aldagai guztietan proiektuan parte hartu aurreko eta ondorengo puntuazioen artean. Beraz, lan honetan agerian
geratzen da diziplinartekotasunean eta kasuaren metodoan oinarritutako hezkuntza-estrategien erabilerak obetu egiten duela ikasleek ikas-kuntza kooperatiboari eta diziplinartekotasunari buruz duten pertzepzioa, bai eta haien motibazioan ere.
Aldizkari honetako artikuluak deskargatzeko webgunean login egin behar da:
Sartu