Kirol-kanpainetan genero-ikuspegia ebaluatzeko adierazleen proposamena
Emakumeen artean jarduera fisikoa eta kirola (JFK) sustatzen duten programak garatzea garrantzitsua da. Ikerlan honetan emakumeentzako kirol-kanpainetan genero-ikuspegia txertatzeko erabiltzen diren adierazleak identifikatu eta horiekin ebaluatzeko adierazleen proposamena egin da. Horretarako, literaturaren berrikuspen narratiboa egin da eta hautatutako dokumentuek inklusio-irizpide hauek bete dituzte: emakumeei zuzendutako JFKaren kanpainak aztertzen dituzten lanak izatea, edo/eta ahalduntzea edo/eta genero-ikuspegia helburu izatea, eta dokumentu publikoak izatea. Aurkitu diren dokumentuak 65 izan dira eta irizpideak bete dituztenak 32. Edukien analisia egiteko kategoria-sistema sortu da eta azterketa bukatu ondoren genero-ikuspegiaren araberako adierazleen proposamena garatu da. Ondorioztatu da emakumeentzako kirol-kanpainen beharra dagoela, baita sortzen diren kanpaina horien ebaluazioa egitekoa ere, horretarako artikulu honetan proposatzen den ebaluazio-tresna erabiltzea gomendatuz.
Aldizkari honetako artikulu guztiak deskargatzeko, bertako harpideduna izan behar zara.
Horrez gain, artikuluak deskargatzeko webgunean login egin behar da:
Sartu