Generoaren araberako obesitatearen estigmatizazioa: berrikuspen sistematikoa

Autorea(k): Eva Pereda Pereda, Miren Santos Erice
Jakintza-arloak: Psikologia
Orrialdeak: 61-90

Mundu-mailan, gainpisuaren eta obesitatearen prebalentzia areagotu da. Europan, 1980tik 2015era % 11,6 eta % 8,4 igo da, hurrenez hurren. Pisu-estigmak zenbait alorretan presente egoten jarraitzen du, obesitatea duten banakoak askotan estigmatizatuak izanik eta generoaren araberako ezberdintasun nabarmenak aurkiturik. Ebidentzia hori kontrastatzeko helburuarekin, hainbat datu-basetan gauzatutako bilaketetan oinarritu da berrikuspen hau; osotara 28 artikulu enpiriko aztertu dira, gainpisua edo obesitatea duten emakume eta gizonen estigmatizaziobizipenak alderatzeko. Emaitzek erakutsi dutenaren arabera, gehiegizko pisua duten emakumeek pisu-estigma bizitzeaz gain genero-ezberdintasunei ere aurre egin behar izaten diete, bizitzako alor ezberdinetan. Aurkikuntza hauek bat egiten dute aurretik argitaratutako zenbait ebidentziarekin, eta inplikazio garrantzitsuak dituzte gainpisua eta obesitatea daukaten emakumeen eguneroko bizitza hobetzeari begira.

Aldizkari honetako artikulu guztiak deskargatzeko, bertako harpideduna izan behar zara.

Horrez gain, artikuluak deskargatzeko webgunean login egin behar da:

Sartu