Edizioa XVIII. mendeko Euskal Herrian: datu kuantitatiboak, joerak eta inprimategien bilakaera Wikidataren argitan

Autorea(k): Iñaki Lopez de Luzuriaga Martinez
Jakintza-arloak: Informazio- eta dokumentazio-zientziak
Orrialdeak: 35-60

Artikulu honetan, XVIII. mendeko Euskal Herrian edizioak izan zuen bilakaeraren berri ematen da. Azterketa honetarako abiaburutzat humanitate digitalen diziplinarteko proiektu hau hartu da, ezagutza librea sustatzeari begira: aztergai dugun eremu geografiko eta eperako, egituratu eta Wikidatara igotzea Bizkaiko Foru Liburutegiko Lau Haizeetara katalogo bibliografiko digitala. Lagin hori eta beste katalogo digital eta ikerlan batzuetako datuak baliatuz eta kontrastatuz, laburki aztertu dira Euskal Herriko XVIII. mendeko inprimategiak, inprimatzaileak, inprimaturiko agiri eta idazlan motak, kopuruak eta joerak. Irakurleak ezagutuko du inprimategiak hiriburuetan iraunkorki errotu zirela eta edizioaren bilakaera orduko gizarte eta historiako baldintzei hertsiki loturik ageri dela.

Aldizkari honetako artikulu guztiak deskargatzeko, bertako harpideduna izan behar zara.

Horrez gain, artikuluak deskargatzeko webgunean login egin behar da:

Sartu