Portaera berritzailearen koxka ETE-etan: berrikuntza-taldeak
Autorea(k): Olaia Larruskain Mandiola, Edurne Martínez Moreno, Rosa Mindeguia Petrirena, Virginia Díaz Gorriti, Silvia Da Costa
Jakintza-arloak: Psikologia
Orrialdeak: 139-157
Merkatu globalizatu batean gertatutako krisi ekonomikoen aurrean, enpresa txiki eta ertainen (ETE) berrikuntza funtsezkoa da haien biziraupenerako. Ikerketa honen helburu nagusia da ETE-etan jokabide berritzailea errazten eta zailtzen duten faktoreen eragina ikertzea, berrikuntza-taldeak eta haien ingurunea aztertuz. Hurbilketa metodologiko misto baten bidez, maila anitzeko eta luzetarako ikuspegiarekin, kultura berritzaile eta parte-hartzaileek, lidergo eraldatzaileek eta plangintzek jokabide berritzaileak sustatzen ote zituzten aztertu zen. Lagina, zerbitzuen eta ekoizpenaren sektoreetako jarduerak dituzten sektore publikoko zein pribatuko 8 erakundetako 14 taldek osatu zuten. Gure emaitzek iradokitzen dute kultura berritzailea funtsezkoa dela langileen jokabide berritzailea sustatzeko, betiere erabakietan parte hartzen badute. Lidergo eraldatzaileak hasierako faseko jardueren plangintzaren bidez sustatuko du soilik talde-testuinguruko jokabide berritzailea. Berrikuntza-ikuskera desberdina da zuzendarientzat eta langileentzat, baina berrikuntza-taldeen bidez konpon daiteke.
Aldizkari honetako artikuluak deskargatzeko webgunean login egin behar da:
Sartu