Frankismo berantiarra eta lehenengo estatu demokratikoa jarduera armatuaren aurka (1968-1979): jarraipenak eta aldaketak
Autorea(k): Alexander Uriarte Cuadrado
Jakintza-arloak: Historia
Orrialdeak: 69-81
Frankismoaren ondoren, demokratikotzat hartu ziren lehenengo hauteskundeak egin ziren 1977ko ekainean. Eratutako lehenengo estatu demokratikoak kudeatu behar izan zuen frankismoak herentzian utzitako jarduera armatuaren arazoa. Emandako erantzuna enfrentamenduarena izan zen; hain zuzen, erregimen diktatorialak emandako berdintsua. Lan honetan, gainetik bada ere, frankismo berantiarraren diktadurak zein geroko estatu demokratikoak erabili zituzten zenbait jardunbide eta diskurtso argituko dira, baita horietan izandako jarraipenak eta aldaketak ere trantsizioaren garai hartan.
Aldizkari honetako artikuluak deskargatzeko webgunean login egin behar da:
Sartu