Emakume marokoarra Europara doan migrazio-fluxuaren bektore ekonomiko eta sozial gisa, Marokoko Familia Kodearen aplikaezintasun praktikoaren aurrean

Autorea(k): Nagore Enbeita Izagirre
Jakintza-arloak: Zientzia ekonomikoak
Orrialdeak: 5-24

Artikulu honen helburua da gogoeta demokratiko eta ireki batetik emakumearen egoera aztertzea Marokoko Familia Kodearen erreformaren aurrean. Kontuan izan behar da, praktikan, estereotipo sexistek eta Marokoko gizarte-egituren hauskortasunak hainbat oztopo eta zailtasun ekarri dituztela erreforma hori aplikatzean. Hori dela eta, emakume marokoarra Europara doan migrazio-fluxuaren bektore ekonomiko eta sozial nagusia bihurtu da. Ezinbestekoa da aipatzea migrazio horrek kulturen arteko elkarbizitza dakarrela halabeharrez, bi zutabetan oinarrituz: giza eskubideen arloan gutxieneko komun bat onartzea, eta aniztasuna errespetatzea eta integratzea.

Aldizkari honetako artikuluak deskargatzeko webgunean login egin behar da:

Sartu
Jaitsi
Uztaro 120