Ospitaleko farmazialariaren eta medikuaren arteko elkarlana GIBa duten pazienteen tratamenduen eraginkortasuna eta segurtasuna bermatzeko
Ikerketa honen helburua da farmako antirretrobiralen eta pazienteak preskribatuta dituen gainerako medikamentuen arteko interakzioak aztertzea eta arrisku-farmakoak identifikatzea, interakzio horiek karga biralarekiko eta bestelako tratamenduekiko duten eragina aztertuz eta, horrela, eraginkortasuna eta segurtasuna bermatuz, betiere medikuarekin elkarlanean.
Material eta metodoak: 2021eko apirilean eta maiatzean gaixotasun infekziosoen kanpo-kontsultan mediku batek eta farmazialari batek artatutako paziente guztiak barne hartuta burututako atzera begirako ikerketa da. Jasotako datuak historia kliniko elektronikoaz baliatuta: adina, sexua, karga bira-la, tratamendu antirretrobirala eta gainerako tratamenduak. Pazienteak talde ezberdinetan banatu dira tratamendu antirretrobiralaren hirugarren farmakoaren arabera. Interakzioak (Lexicomp®, Liver-pool eta Micromedex erabiliz), interakzioen larritasuna eta antirretrobiralek odol kontzentrazioan duten eragina ere jaso dira.
Emaitzak: 100 pazienteren tratamendua aztertu da. Adinaren mediana 52 urtekoa da (P25: 36; P75: 59) eta pazienteen % 72 gizonezkoa da. Karga biralari dagokionez, pazienteen % 95ek 50 kopia/ml baino gutxiago ditu. Hirugarren farmako bezala integrasaren inhibitzailea 33 pazientek dute, alderan-tzizko transkriptasaren inhibitzaile ez-nukleosidoa 26 pazientek, proteasaren inhibitzaile potentziatua 23 pazientek, eta bestelako konbinazioak 17 pazientek. Paziente guztietatik 68, GIBa tratatzeko ez diren bestelako medikamentuekin daude tratamenduan. Guztira 229 farmako dira, 3,3 farmako pazi-enteko. 229 farmako horietatik 57k (% 24,9) interakzioren bat daukate, 39 (% 68,4) oso esanguratsuak dira, 17 (% 29,8) ez oso esanguratsuak eta 1 (% 1,8) kontraindikatuta dago. Medikamentu talde zehatz batzuek interakzioak izateko prebalentzia handiagoa dute.
Ondorioa: Farmakoen % 24,9k interakzioak ditu eta horietatik erdiak baino gehiago (% 68,4) oso esanguratsu bezala sailkatzen dira. Farmazialari baten balidazioak interakzioen detekzioa hobetzen du segurtasuna bermatuz.
Aldizkari honetako artikuluak deskargatzeko webgunean login egin behar da:
Sartu