Kognitiboki hauskorrak diren pertsonengan narriadura kognitiboa eta dementzia prebenitzeko esku-hartze kognitibo eta sozioemozional baten proposamena: “GOIZ ZAINDU”-tik “CITA GO-ON”-era

Autorea(k): Nekane Balluerka Lasa, Arantxa Gorostiaga Manterola, Goretti Soroa Martinez, Aitor Aritzeta Galan, Naia Ros, Mirian Ecay Torres, Mikel Tainta, Fátima Garcia Pena
Jakintza-arloak: Medikuntza
Orrialdeak: 91-100

Dementzia faktore anitzen arteko elkarrekintzaren emaitza da, eta horietako faktore batzuk aldatu eta esku–hartzeren bat izan dezaketela kontsideratuz, dementzia-kasuen herena prebeni liteke. FIN-GER ikerketak, narriadura kognitiboa prebenitzeko, arrisku-faktoreen eta bizi-ohitura osasungarrien inguruko domeinu anitzeko esku-hartze baten eraginkortasuna frogatu zuen. CITA-Alzheimer eta UPV/EHUko QUALIKER taldeak elkarlanean burututako ikerketa pilotuak, GOIZ ZAINDU ikerketak ale-gia, erakutsi du FINGER metodologia euskal ingurune soziokulturalean aplika daitekeela, ezaugarri horiek dituen eskala handiagoko ikerketa bat egitea justifikatuz: CITA GO-ON ikerketa. Aurkezten den lan hau ikerketa azken horren barruan kokatzen da.

Aldizkari honetako artikuluak deskargatzeko webgunean login egin behar da:

Sartu
Jaitsi
8.1 alea