Aterosklerosiaren fisiopatologia: disfuntzio endotelialetik plakaren hausturara
Autorea(k): Shifa Jebari-Benslaiman, Asier Benito-Vicente, Asier Larrea Sebal, Ane San José Urteaga, Cesar Martín
Jakintza-arloak: Medikuntza
Orrialdeak: 119-132
Aterosklerosia gaixotasun kardiobaskularren arrisku-faktore nagusia da eta endotelioaren aktibazioa-rekin hasten da. Jarraian zenbait prozesu gertatzen dira, hala nola lipido eta zuntzezko elementuen metaketa eta kaltzifikazioa, zeinek ateroma-plakaren eraketa eta hantura-bidezidorren aktibazioa eragingo duten. Prozesu horiek odol-hodiaren estutzearekin batera, konplikazio klinikoak eragin di-tzakete. Berrikuspen honetan aterosklerosiaren garapenaren atal desberdinak laburtzen dira, endote-lioaren disfuntziotik hasita, plakaren apurketaraino. Horrez gain, gaixotasunaren gaur egungo trata-menduak ere azaltzen dira.
Aldizkari honetako artikuluak deskargatzeko webgunean login egin behar da:
Sartu