Mycoplasma pneumoniae bakterioak eragindako infekzioen gorakada Goierri eta Urola Garaian

Autorea(k): Nerea Unamuno Aguirregomezcorta, Elene Lejarzegi Anakabe, Idoia Serrano Pejenaute
Jakintza-arloak: Medikuntza
Orrialdeak: 43-48

Sarrera eta helburuak. Mycoplasma pneumoniaeksortutako infekzio-epidemiak 3-7 urterik behin errepikatu ohi dira. Azken hilabeteetan, mundu mailan bakterio honengatiko infekzioen gorakada antzeman da, eta hala ohartarazi duMunduko Osasun Erakundeak (MOE). Gure inguruan ere igoera egon denaren pertzepziotik abiatuta, ikerketa honen helburua Goierri-Urola Garaiko Erakunde Sanitario Integratuan (ESI) 2023-2024 urteen artean izandako Mycoplasma pneumoniaereninfekzio-kopurua eta horien maneiua aztertzea da.

Materiala eta metodoak. Goierri-Urola Garaiko ESIn 2023ko otsailetik 2024ko otsailera Mycoplasma pneumoniaeren serologia positiboa izan zuten haurren eta nerabeen (<14 urte) historia klinikoen berrikuspenean oinarritutako atzerabegirako azterketa deskriptiboa. Aldagai epidemiologiko, kliniko-analitiko etaterapeutikoak aztertu ziren.

Emaitzak. Ikerketa aldian 36 infekzio erregistratu ziren, hilabeteak aurrera joan ahala etengabeko igoerarekin. Laginaren %62 gizonezkoak ziren eta adinarenmediana 7,89 urtekoa izan zen. Sintomarik ohikoenak sukarra (%88,9) eta eztula (%86,1) izan ziren, eta kasuen %44,4an klinika astebete baino gehiago luzatu zen. Haurren eta nerabeen herenak birikaz kanpoko klinika izan zuen, ohikoena exantema zela (%11,1). Hala ere, bestelako sintomak ere agertu ziren: astenia, proteinurianefrotikoa, tripako mina... Probaosagarriei dagokienez, birika-ekografia haurren %69,4rieta toraxeko erradiografia %75ariegin zitzaien, eta patroi atipikoa %22an antzeman zen. Pazienteen %91,7k antibiotikoa eta herenak tratamendu bronkozabaltzailea jaso zuen. Haurren %52,7 ospitaleratuta egon zen, eta horien %63,2k arnas-euskarria behar izan zuen. Ez zen Zainketa Intentsiboen Unitatean (ZIU) ospitalizaziorikegon.

Ondorioak. Mycoplasma pneumoniaereninfekzio-kopurua nabarmen igo zen gure inguruan 2023 eta 2024 urteen artean. Hortaz, bibliografiandeskribatutako ziklo epidemikoaren baitan egon gaitezkeela dirudi. Patogeno hau kontuan hartu beharrekoa da arnas-infekzioa luzatzen denean, baita birikaz kanpoko klinika agertzen denean ere.

Aldizkari honetako artikuluak deskargatzeko webgunean login egin behar da:

Sartu
Jaitsi
8.1 ale berezia