Meningitis tuberkulosoa, ezohikoa baina posiblea
Tuberkulosia azpidiagnostikatutako infekzioa da. Ume txikiek birikaz kanpoko tuberkulosiaren forma larriak izateko arrisku handiagoa dute. Mycobacterium tuberculosis bakterioak sortutako infekzioa duten umeen %4 artean, nerbio-sistema zentralera zabaltzen da. Morbimortalitate handiena sortzen duen gaitzen artean meningitis tuberkulosoa azaltzen da.
Honen harira, Basurtuko ospitalean meningitis tuberkulosoa izan duten 3 pazienteren kasuak aztertuko ditugu gaitz hau aditzera emateko. Lehenengoa, 14 urteko neska bat, aztoramen, nahaste eta disfasiagatik kontsulta egin eta tratamenduarekin bilakaera ona izan zuena. Beste biek epe luzeko sukarrarengatik kontsultatu zuten, 12 hilabeteko mutilak eztula eta mukiekin eta 18 hilabeteko neskak gorakoekin; biek hidrozefalia garatu zuten deribazio bentrikulu peritonealaren beharrarekin.Hirurek proba mikrobiologiko positiboak izan zituzten eta likido zefalorrakideoan glukosa baxua,proteina igoera eta pleozitosia izan zituzten. Kasu guztietan familiako kideren bat izan zen indize-kasua.
Meningitis tuberkulosoaren kasuan, diagnostiko goiztiarrak pronostikoan eragin handia du. Dena den, diagnostikoa ez da erraza izaten, batik bat hasieran sintomak inespezifikoak eta aldakorrak direlakoeta proba mikrobiologikoen errentagarritasuna baxua delako. Horregatik, garrantzitsua da aukera diagnostiko gisa kontuan izatea eta tuberkulosia izan dezaketen familiako kideengantik galdetzea.
Aldizkari honetako artikuluak deskargatzeko webgunean login egin behar da:
Sartu