Ilea zaintzeagatiko sinkopea edo “ile-apaintzaile sindromea”

Autorea(k): Ane Zurutuza Bengoa
Jakintza-arloak: Medikuntza
Orrialdeak: 49-52

Pediatriako kontsultan maiz ikusten dugun koadroa da sinkopea. Gehienetan eragin basobagalak sorturikoa izan ohi da, eta berez pasatzen da. Horien artean egoerako sinkopeak daude, ekintza zehatzakegiterakoan sortzen direnak; hala nola, eztul egitean, irenstean, pixa egitean edo ilea zaintzean. Ileazaintzeagatiko sinkopea ilearen edozein manipulazioren ondoriozko hiperestimulazio bagalak eragitendu. Batez ere, neska aurrenerabe eta nerabeetan gertatzen da, baina mutiletan ere deskribatu izanda. Nahiz eta mekanismoa argi ez egon, badirudi trigeminoa edo buru-azala inerbatzen duten sustraizerbikalen estimulazioaren ondorioz gertatzen dela. Horiek nerbio bagoaren hiperestimulazioa etatonu sinpatikoa gutxitzea eragiten dute, eta, ondorioz, konortearen galera gertatzen da. Historia kliniko zehatza beharrezkoa da diagnostikorako, gertaeraren prezipitatzaileen identifikazioa, azterketafisiko osoa eta elektrokardiograma barne. Tratamenduaren oinarria pazienteari eta familiari koadroaren onberatasunaren eta ezaugarrien berri ematea da, beharrezkoak ez diren probak eta deribazioakez egiteko.

Aldizkari honetako artikuluak deskargatzeko webgunean login egin behar da:

Sartu
Jaitsi
8.1 ale berezia