Genero-indarkeriaren eragina haurrengan eta nerabeengan
Emakumearen aurkako indarkeria munduan gehien hedatu den indarkeria mota bat da. Indarkeria mota askotakoa izan daiteke: fisikoa, sexuala, psikologikoa, emozionala eta ekonomikoa, besteak beste.
Genero-indarkeriak ez die emakumeei bakarrik eragiten, haien seme-alabengan edo etxean bizi diren beste adingabeengan ere eragin handia baitu.
Familia gizarteratzeko eta sozializatzeko daukagun lehen sistema da. Hortaz, genero-indarkeria ematen den etxeren batean hazteak gizonak emakumearekiko duen nagusitasuna normalizatzen den testuingururen batean haztea ekar lezake, baita pertsonen arteko menderatze-harremanaeta abusuzko tratua onartzea ere.
Haurraren garapenean indarkeriak dituen eraginak haurdunalditik has daitezke. Amaren gehiegizko estresak eta ondoriozko kortisol-igoerak fetuaren nerbio-sistema zentralean eragina izan dezakete, baita material genetikoaren adierazpenean ere, aldaketa epigenetikoen bitartez. Bestalde, haurtza-roan jasandako estres toxiko kronikoaren ondoriozko aldaketa fisiologikoekhelduaroan ere estresa-rekin lotutako gaixotasun kronikoak eta bizimodu osasungaitzak eragin ditzakete.
Osasun-arloko kontsultetan genero-indarkeriaren susmoa dagoenean, gai honen inguruan galdetzea ezinbestekoa da. Izan ere, indarkeriaren hautemate goiztiarrak haurtzaroan eta helduaroan izango dituen ondorioak gutxitu baititzake.
Aldizkari honetako artikuluak deskargatzeko webgunean login egin behar da:
Sartu