Eritrozitosiaren maneiua pediatrian
Eritrozitosia pediatrian oso ezohikoa daeta intzidentzia zehatza zein den jakitea zaila da. Umeetan zein helduetan kausarik ohikoena hipoxemiaren ondoriozko eritropoietinaren handitze fisiologikoak eragindakoa da. Pediatrian, eritrozitosiaren bigarren kausa ohikoena sortzetikoa da; helduetan, aldiz, hartutakoa; zehazki, polizitemia vera.
Helduetarako, eritrozitosiaren maneiurako algoritmoak daude, polizitemia vera baztertzea helburu dutenak. Pediatrian, ordea, ez dago berariazko algoritmorik. Hori dela eta, ikerketa honek helduetan erabiltzen den algoritmo-diagnostikoak pediatrian duen baliogarritasuna eta pediatriarako algoritmo egokiagoak aztertzea du helburu.
Berrikuspen bibliografikoa egin ostean, pediatrian eritrozitosiaren maneiurako berariazko algoritmoa izatea baliagarria dela ondorioztatu dugu. Algoritmoa helduekiko ezberdina izan behar da, bi populazioen artean dauden ezberdintasun etiologikoak direla eta. Pediatriarako proposatzen den algoritmoan, lehenik eta behin, eritrozitosia eragin dezaketen kausa sekundarioak aztertubehar dira. Behin eritrozitosia baieztatu eta kausa sekundarioak baztertuta, sortzetiko kausak bilatu beharko dira. Horretarako, pazientea erreferentziazko onkohematologia pediatrikoko zerbitzura bideratuko da, ikerketa sakontzeko helburuarekin.
Aldizkari honetako artikuluak deskargatzeko webgunean login egin behar da:
Sartu