Medikuaren oinarrizko gaitasun profesionalak

Orrialdeak: 6
Medikuaren oinarrizko gaitasun profesionalak liburuak argia ikusi du. Gaixo baten aurrean jarriko den edozein osasun-profesionalentzat lagungarri suerta daitekeen tresna bat da,pertsona osotasunean artatzeko, berarekin komunikatzeko eta alor bioetikoak lantzeko eskuratu beharreko gaitasunak azaltzen dituena. Liburua Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak (OEE) antolatzen duen Agote Sariaren bitartez eskainitako aukeraren ondorio izan da eta Udako Euskal Unibertsitatearen (UEU) laguntzari esker argitaratu da. Hutsune bat betetzea bilatzen duen lana da, batetik, euskaraz idatzitako osasungintzako liburu akademiko gehiagoren beharra asetzea, eta, bestetik,mediku batek eskuratu beharreko oinarrizko gaitasun profesionalen inguruko beharrezko gogoeta egitea. Bereziki, Medikuntza zein Erizaintzako graduko ikasleei, graduondoko ikasleei eta tutoreei zuzendutako liburua bada ere, orokorrean profesional ororentzat erabilgarria izatea bilatzen du. Izan ere, oso garrantzitsua da etorkizuneko medikuek jakitea gaixotasunaren atzean alderdi gehiago badirela, hau da, desberdintasun sozialak osasunarekin zerikusia duela eta ditugun baliabideak ez direla soilik preskribatzen diren medikamentuak, baizik eta testuingurua, familia, sare sanitarioa eta osasunerako prebentzio eta promozioko politikak ere kontuan hartu behar direla. Gaixotasunaz gain, pertsona bera artatzeko gaitasuna eskuratzeko pausoak eskaintzen dira hiru kapitulutan banatuta: pazientearengan zentratutako metodo klinikoa, komunikazio klinikoa eta bioetika. Gako-hitzak: gaitasun profesionala, konpetentzia, komunikazio klinikoa, humanismoa, bioetika, pazientearengan zentratutako metodo klinikoa. The basic professional competencies of physicians The book The basic professional competencies of physicians has been released. It is a tool that can be helpful for any health professional who will be placed in front of a patient. It explains the necessary skills and abilities to care for the person as a whole, to communicate with them and to work in the field of bioethics. The book is the result of an opportunity offered by the Agoteprize organized by Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea (OEE) and has been published with the support of the Udako Euskal Unibertsitatea (UEU). It is a work that seeks to fill a void, to satisfy the need for more academic health books written in Basque, and to reflect on the basic professional competencies that a physician must acquire. It is a book aimed at medical and nursing undergraduate and graduate students and tutors, although it seeks to be useful for all professionals. In fact, it is very important for future doctors to know that there are more aspects behind the disease, namely that social inequality has to do with health, and that our resources are not only medicinal, but that also context, family, sanitary network, and health prevention and promotional policies count. In addition to the disease, several steps are offered in the acquisition of competencies to care for the patient, divided into three chapters: patient-centered clinical method, clinical communication and bioethics. Keywords: professional competence, competence, clinical communication, humanism, bioethics, patient-centered clinical method.

Aldizkari honetako artikuluak deskargatzeko webgunean login egin behar da:

Sartu
Jaitsi
5.2