txiotesia4: datuak
2018ko azaroaren 20an egin zen "Txiokatu zure tesia 6 mezutan" lehiaketaren 4. edizioa: #txiotesia4. Egiten ari diren edo 2015/2018 urte bitartean defendatuta duten tesia 6 txiotan laburtzea izan da ikertzaileen erronka.
Bost kideko epaimahaia izan da irabazleak hautatzeko ardura izan duena. Hauek izan dira: Iñaki Alegria, Pilar Kaltzada, Josu Lopez-Gazpio, Uxune Martinez eta Asier Sarasua.
Egunak emandakoak datu batzuk dituzu hemen
- 34 ikertzailek hartu dute parte.
- 19 emakume eta 15 gizon.
- Parte-hartzaileen %36a doktorea izan da, gehiengoa beraz, doktoregaia.
- Tesia unibertsitate desberdinetan eginda edo egiten ari dira, besteak beste: UPV/EHU, Nafarroako Unibertsitatea, UPNA/NUP, Université Bordeaux-Montaigne, Lleidako Unibertsitatea, Bartzelonako Unibertsitatea, Valentziako Unibertsitatea eta Norbegiako Unibertsitate Artikoa (UiT).
- Parte hartu duten ikertaldeak izan dira besteak beste: Azti-tecnalia, IK4-Ikerlan, IXATaldea, GIPYPAC, Europa eta mundu Atlantikoa, Devopmen biology and genomics, Zuzenbidea eta Giza Genomako Katedra, BCAM, IK4-Ikerlan, BIOMAT, IRTA, MHLI, Giza Ugalkortasun Taldea, Pleistocene to Present, GEZKI, BCBL, THERRAE, ELEBILAB...
- Tesien jakintza esparrua zabala izan da. Besteak beste: Ekonomia, Hezkuntza, Literatura, Informatika, Hizkuntzalaritza, Matematika, Psikologia, Aeronautika, Arkeologia, Filosofia, Genetika, Mikrobiologia, Kooperatibismoa...
- Parte-hartzaileen %88ak erabili du informazio atxikia txioetan: irudiak, bideoak GIFak....
- Parte-hartzaileen %18ak Twitter kontua zabaldu du txiokatzeko.
- Parte hartzaileen %67a berria izan da lehiaketan eta beraz aurreko edizioetako parte hartzaileen %33a animatu da aurten ere.
- Umap-en eguerdira bitartean joera nagusia izan zen #txiotesia4 traola.
- 274 txio idatzi ziren #txiotesia4 traola erabilita: 195 originalak, 66 birtxio eta 15 aipu.
- Sarean mugimendu handiena 12.00etatik 15.00etara egon zen eta tarte horretan idatzi ziren txiorik gehien.
Naima El Bani Altuna izan da txiolaririk ulergarriena eta Juanmari Agirreurreta ostera, originalena. Beraz, 500 eta 300 euro jaso dituzte hurrenez hurren.
- Txiolari ulergarriena Naima El Bani (@Artikoan): Naima, Bilbotarra da. Geologia ikasi zuen UPV/EHUn. Garai hartan hasi zen itsas mikrofosilak Debako estuarioan aztertzen. Gero Paleozeanografia masterra egin zuen Bordeleko Unibertsitatean eta Bizkaiko Golkoko foraminiferoak ikertzen hasi zen arren aukera suertatu eta Kanadara joan zen Artikoko foraminiferoak ikertzera. Handik gero Norvegiara, Tromsøra, eta hor dabil bere tesia egiten.
- Txio irabazleak: Ipar Altantikoan eta Artikoan iraganeko itsas-hondoko korronteen tenperaturaren azterketa foraminifero bentonikoak erabiliz
- Irabazleari elkarrizketa: "Twitter kontuari esker Artikoaren zatitxo bat Euskal Herrira eramatea lortu dudala uste dut"
- Naima ezin izan zen sari banaketara hurreratu. Hona hemen bidali zuen bideoa:
Txiolari originalena Juanmari Agirreurreta (@Larrazken): Juanmari, Aretxabaletan bizi den Pasai Donibanetarra da (1977). Euskal Filologiako ikasketak egin zituen UPV/EHUn eta 2017tik doktorea da Filosofian. Hainbat itzulpen lan argitaratu ditu eta lanbidez franrses irakaslea da Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan.
- Txio irabazleak: Fikzioa J.-P. Sartreren diskurtso teorikoan
- Irabazleari elkarrizketa: "Nirea Sartreri buruz euskaraz egin den lehen doktore tesia da… Betoz hamaika ikerketa eta betoz euskaraz guztiak"
Sari banaketa ekitaldia Bilbon egin zen, BIRA kulturgunean. Hona hemen egun horretako bideo batzuk:
Sari banaketa ekitaldia osorik:
Sari banaketaren laburpen bideoa: