Saioa Esnaola Martin

Izena: Saioa
Abizenak: Esnaola Martin
Ikasketak: Psikologiako Gradua eta Masterra Hezkuntza Orientazioan
Jaioterria eta urtea: 1992

Psikologiako gradua eta Hezkuntza Orientazioko Masterra. Bere ibilbide profesionala anitza izan da, baina hezkuntzako testuinguruan ibili da buru-belarri beti, hezkuntza premien arloan dabil lanean azken urteetan.

Bere bizitza kometa batekin irudikatzen du. "Material eta kolore ezberdinez sortutako produktua, erabilgarria, konpetentea, berriztatu daitekeena eta hegan egiteko prest dagoena".

Bere erronka berria zera da; urte guzti hauetan besteengandik ikasi duena eta bere kabuz ikasi duena besteei transferitzea.


Inguma