XVII. Pediatria Topaketetan izena emateko eta komunikazioak bidaltzeko epea ireki da
2025ko otsailaren 3a

Apirilaren 3an "XVII. Pediatria topaketak" egingo dira Eibarren, Euskal Herriko Lehen Mailako Pediatria Elkartea eta Euskal Herriko Pediatria Elkarteak antolatuta eta OEEk eta UEUk lagunduta eta dagoeneko bertan izena emateko epea zabalik dago, bai eta komunikazioak aurkezteko deialdia ere.
Topaketa hauen helburuak Helburuak dira Pediatria arloko ikerketa eta jakintzaren zabalkundea euskaraz egitea, Pediatria arloko langileek egindako lan eta ikerketak ezagutaraztea, Pediatra eta pediatriako erizain euskaldunen arteko ezagutza erraztea, Pediatria arloko profesionalen arteko ikerketa eta komunikazio sareak sortzea eta Euskararen erabilera indartzea osasun arloan eta maila akademikoan.
Hauxe da topaketen egitaraua:
AHOZKO KOMUNIKAZIOAK aurkezteko DEIALDIA
- Baldintzak: pediatria arloko intereseko ikerketa edo lanen aurkezpena euskaraz.
- Komunikazioak bidaltzeko helbideak:
Laburpena:
- Bidaltzeko epea: 2025eko otsailaren 3tik martxoaren 10era. Onartutako ahozko komunikazioak martxoaren 20an jakinaraziko dira.
- Formatua: 400 hitz gehienez. OpenOffice, Microsoft Word edo RTF formatua formatua.
- Ikerketen atalak: sarrera eta helburuak, metodoak, emaitzak eta ondorioak.
- Kasu klinikoen atalak: sarrera, kasu klinikoa eta ondorioak.
Aurkezpena:
- 5 minutu inguru. Aurkezpena PDF formatuan apirilaren 3a baino lehen emailez bidali.
Informazio guztia hemen.