Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) DOKUMENTALISTA bat behar du
2024ko azaroaren 18a
UEUk DOKUMENTALISTA bat behar du Bilboko egoitzan lan egiteko.
Eskakizunak:
Dokumentazioaren arloko unibertsitateko gradua, edo unibertsitateko gradua eta lan-eskarmentua dokumentazioaren arloan (Bibliotekonomia, artxiboak, dokumentazioa...).
Gordailu digitalen kudeaketari buruzko formazioa edota lan-eskarmentua (Dspace...).
UEUren proiektuaren eta Euskal Komunitate Zientifikoaren ezagutza.
Euskararen Gaitasunaren Agiria (EGA edo C1).
Honako ezaugarri hauek ere baloratuko dira:
Datu-baseen alorrean lan-esperientzia.
Argitalpen zientifikoen inguruko ezagutza.
Euskaraz lan egiteko eta komunikatzeko gaitasuna.
Harremanetarako gaitasuna.
Jendarte berdinzale baten eta feminismoaren aldeko jarrera.
Ezaugarriak:
Lanaldi osoa.
Epealdia: 6 hilabeteko lan-kontratua (luzatzeko aukerekin).
Lantokia: UEUren egoitza soziala (Erribera 14, Bilbo).
Interesa izanez gero, bidali mezu bat ERREF.DOKUMENTALISTA izenburuarekin komunikazioa@ueu.eus helbidera, CV eguneratua atxikiz. Bidalketarako azken eguna: azaroak 29 (15:00)
Oharra: Gazteleraz soilik jasotzen diren curriculumak automatikoki baloraziotik kanpo geldituko dira.