#txiotesia lehiaketaren 7. edizioa maiatzaren 14an egingo da

2024ko apirilaren 16a

#txiotesia lehiaketaren 7. edizioa maiatzaren 14an egingo da

UEUk maiatzaren 14an egingo du #txiotesia7 lehiaketa.

Ikertzaile euskaldunek egiten duten lana gizarteratzea lortu nahi da eta baita lan horren atzean dauden pertsonei izen-abizenak jartzea. Lehiaketaren 7. edizioa da aurtengoa eta nobedadeekin dator. Berrikuntza nagusi gisa, bi sare sozialetatik parte hartzeko aukera emango da, X/Twiter-etik edo Mastodonetik. Batetik edo bestetik parte hartu ahal izango da (ez bietatik). Hori bai, batean eta bestean onartzen den karaktere kopurua ezberdina denez, X/Twitter-etik parte hartzen duen ikertzaileak 6 mezutan azaldu beharko du bere ikerketa-lana eta Mastodonetik egiten duenak, berriz, 3 mezutan.

2021-2024 urte bitartean tesia aurkeztu duten edo tesia orain egiten dabiltzan ikertzaileei dago zuzenduta eta sari bi banatuko dira: ikertzaile ulergarrienarena (500€) eta ikertzaile originalenarena (300€).

Lehiaketaren inguruko argibide guztiak Txiotesia atalean aurkituko dituzu.

Euskaraz egiten den izaera honetako lehiaketa bakarra da eta aurten ere bertan parte hartzera edo haren berri ematera animatu nahi zaituztegu! Informazio gehiago nahi izanez gero idatzi komunikazioa@ueu.eus helbidera.

Aurten ere, lehiaketak, UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedraren kolaborazioa izango du.

Antolatzailea

Kolaboratzailea