Irakasleak behar ditugu Prest_Gara programarako
2024ko apirilaren 2a
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak PREST_GARA 2024/2025 osatzeko deialdia argitaratu berri du, eta zabalik da datorren ikasturterako Irakasleen Etengabeko Prestakuntzarako Plana garatzeko proiektuak aurkezteko epea.
UEUk, orain artean bezalaxe, Prest_Gara programan parte hartuko du. Hori dela eta, 2024/2025 ikasturtean PREST_GARAn irakasle moduan lan egiteko interesa daukan edonori dei egiten diogu gurekin batera parte har dezan.
ZEHAZTASUNAK:
- Nor izan daiteke UEUrekin irakasle: interesa daukan edonor (curriculuma baloratuko da).
- Baldintzak: euskalduna izatea (hots, euskaraz irakasteko gaitasuna izatea) eta aukeratutako ikastaroaren gaian eskarmentua izatea.
- Ikastaroen zerrenda: hemen duzue UEUk parte hartu nahi duen ikastaroen zerrenda gaika 24-25
PAUSUAK:
- Ikastaroen fitxa: zerrendako ikastaroren bateko irakasle izan nahi baduzu, esaguzu zein ikastaro interesatzen zaizun (kodea eman) eta ikastaroari dagokion oinarrizko fitxa (I.eranskina) eta zure proposamena osatzeko fitxa (II.eranskina) bidaliko dizkizugu.
- Ikastaroen fitxa bete: jasotako fitxa zure interesekoa baldin bada, eta ikastaro horretako irakaslea izan nahi baduzu, zure proposamena bidaliguzu, hau da, fitxa osatuta bidali (II.eranskina) UEUra. Argibide gehiago jasoko dituzu fitxarekin batera.
- Hautaketa: jasotako fitxa guztien artean, UEUren barne-batzordeak aukeraketa bat egingo du PREST_GARAko deialdira aurkezteko.
PROPOSAMENAK BIDALTZEKO
- Epea: apirilaren 12a arte
- Nora bidali: izaskun.lopez@ueu.eus
- Zer bidali:
- Ikastaro bakoitzeko fitxa osatua (guk bidaliko dizugu eredua, II. eranskina)
- Zure curriculuma. (Bereziki, aukeratu duzun gaiarekin zerikusia duen formazioari eta esperientziari buruzko informazioa interesatzen zaigu). Orri bakarrekoa, DIN A4 formatuan, Arial 11 letra mota.
Informazio gehiago:
Izaskun López Núñez
izaskun.lopez@ueu.eus
+ 34 943 82 14 26