Ekonomialari Euskaldunen III. Biltzarra. Komunikazio-deialdia

2023ko maiatzaren 4a

Ekonomialari Euskaldunen III. Biltzarra. Komunikazio-deialdia

Ekonomialari Euskaldunen III. Biltzarra egingo dugu "Oinarrizko burujabetza ekonomikoa. Prospekzio estrategikoak estatu-egiturak eraikitzeko" izenburupean. Biltzarra Gasteizen izango da, urriaren 27an.

Ekonomialari Euskaldunen III. Biltzarra dugu hau, bi urteko maiztasunez burutzen dena modu ibiltarian Euskal Herri osoko lurraldetasunari erantzunez. Donostia (2019) eta Bilboren (2021) ondoren, aurten Gasteizen eta inoizko babesik zabalenarekin: UEU, Ekonomistak Elkargoa, UPV/EHU, MU, Gaindegia eta Mugarik gabeko ekonomialariak erakundeen ekimenez.

Komunikazio-deialdia zabalik

Hirugarren honetan, pandemia eta gerra kontuen ezinbesteko eraginpean, honako gaiak landu nahi genituzke goizeko saioan: 

- baliabide naturalak: ura, elikagaiak, energia

- giza baliabideak: demografia, pentsioak

Arratsaldeko saioan, berriz, bost gai horiei buruzko tailer praktikoak gauzatuko dira.

-Nori zuzendua: Ekonomia arloan lanean, ikertzen eta aritzen diren ikerlari, ikasle, irasle, erakunde eta enpresak.

-Zer bidali: Parte hartu nahi izanez gero, honako hau bidali behar da beheko helbidera:

  • Gaiaren izenburua
  • Egilearen izen-deiturak, lantegi edo erakundearen izena
  • Orrialde beteko laburpen bat (PDF edo testu soila).
  • Harremanetarako helbidea, posta elektronikoa eta telefonoa.

-Nora bidali: UEUko ekonomia sailera: ekonomia@ueu.eus (Oskar Arantzabal, UEUko Ekonomia sailburua)

Batzorde Zientifikoa: Baleren Bakaikoa, Oskar Arantzabal (UEU), Ainhoa Saitua (UPV/EHU) eta Itziar Navarro (Deusto).

Egutegia:
Laburpenak bidaltzeko azken eguna: 2023-09-08
Egileei onarpena jakinaraziko zaie: 2023-09-22