Barredromoa: zientziari buruzko umore bakarrizketak martxoaren 26an, Eibarren
2025eko martxoaren 4a

Zientziari buruzko umore bakarrizketak antolatu ditu UEUk martxoaren 26an Eibarko Klub Deportiboan. Bertan, umorea eta zientziak bat egingo dute ikertzaile gazte euskaldunek eskainiko dituzten bakarrizketen bidez.
Arratsaldeko 18.00etan hasi eta bost gonbidatu taularatuko dira Idoia Torregarai UEUko Komunikazio-arduradunaren gidaritzapean.
- Maddi Alberdi San Martin
- Miren Aldasoro Lezea
- Xabier Arraztoa Lazkanotegi
- Leyre Rojo Horrillo
- Claudia Torralba Rubinos
Zatoz barre egitera!
Aforoa mugatua denez , etorri nahi baldin baduzu bidali mezu bat komunikazioa@ueu.eus helbidera.