53. Udako Ikastaroetarako proposamenak bidaltzeko deialdia zabalik

2024ko abenduaren 4a

53. Udako Ikastaroetarako proposamenak bidaltzeko deialdia zabalik

2025ean Udako Ikastaroen ekitaldi berria eskainiko dugu eta horretarako proposamenak bidaltzeko deialdia ireki dugu. Azken urteotako dinamika jarraituz, Udako Ikastaroen eskaintza jardunaldi, topaketa edota biltzarren bidez osatuko da, euskal komunitate zientifiko eta profesionalen bilgune izateko xedea oinarri.

UEUrekin lan egin nahi duen orori irekita dago deialdi hau.

Topaketa edo Jardunaldia proposatu nahi duzula? Hona argibideak.

>> Udako Ikastaroen ezaugarriak:

  • Datak: 2025eko ekainaren 16tik uztailaren 11ra (oharra: bestelako data batzuk behar izanez gero, kasuan kasu aztertuko dira).

  • Tokiak: Eibar, Baiona, Iruñea (kasuan kasu beste toki baten egitea aztertuko da).

  • Formatuak: jardunaldi, topaketa edota biltzarrak (ez dira bideratuko ikastaro, formazio edo trebakuntza saioak).

  • Iraupena: egun bat edo bikoak.

  • Hizkuntza: euskara.

  • Antolaketa: jarduera gauzatu bitarteko antolaketako urratsak Udakoen antolaketa lantaldeak gidatuak dira eta jardueraren antolatzailearekin batera adosten dira.

>> Proposamenak bidaltzeko:

  • Epea: 2024ko abenduaren 1etik 2025eko urtarrilaren 31ra (biak barne) arte.

  • Inprimakia: proposamena bidaltzeko formulario hau osatu behar da.

  • Proposamen guztiak aztertuko dira eta otsailaren amaiera/martxoaren hasierarako erantzungo da.

  • Lehentasuna daukate UEUren Sail eta Bazkideek proposatutakoek.

Zuen proposamen eta iradokizunak ongi etorriak izango dira, aurrez mila esker!

Edonolako galdera, zalantza edo iradokizunik izanez gero, idatzi edo deitu lasai.

Kontaktua:

Irati Iciar Madinabeitia (Udako Ikastaroen arduraduna)

+34 943 82 14 26

i.iciar@ueu.eus