52. Udako Ikastaroetarako proposamenak bidaltzeko deialdia zabalik

2023ko abenduaren 1a

52. Udako Ikastaroetarako proposamenak bidaltzeko deialdia zabalik

2024an Udako Ikastaroen ekitaldi berria eskaini nahi dugu eta horretarako proposamenak bidaltzeko deialdia ireki dugu. Iazko ikastalditik, Udako Ikastaroen eskaintza jardunaldi, topaketa edota biltzarren bidez osatzen da, euskal komunitate zientifiko eta profesionalen bilgune izateko xedea oinarri.

UEUrekin lan egin nahi duen orori irekita dago deialdi hau.

Ikastaro edo Jardunaldia proposatu nahi duzula? Hona argibideak.

>> Udako Ikastaroen ezaugarriak:

  • Datak: 2024ko ekainaren 10etik uztailaren 12ra (oharra: bestelako data batzuk behar izanez gero, kasuan kasu aztertuko dira).

  • Tokiak: Eibar, Baiona, Iruñea (kasuan kasu beste toki baten egitea aztertuko da).

  • Formatuak: jardunaldi, topaketa edota biltzarrak.

  • Iraupena: egun bat edo bikoak.

  • Hizkuntza: euskara.

  • Antolaketa: jarduera gauzatu bitarteko antolaketako urratsak Udakoen antolaketa lantaldeak gidatuak dira eta jardueraren antolatzailearekin batera adosten dira.

>> Proposamenak bidaltzeko:

  • Epea: 2023koabenduaren 1etik 2024ko urtarrilaren 31ra(biak barne) arte.

  • Inprimakia: proposamena bidaltzeko ondoko formularioa osatu behar da: #UI52 proposamenak

  • Proposamen guztiak aztertuko dira eta otsailaren amaiera/martxoaren hasierarako erantzungo da.

  • Lehentasuna daukate UEUren Sail eta Bazkideek proposatutakoek.

Zuen proposamen eta iradokizunak ongi etorriak izango dira, aurrez mila esker!

Edonolako galdera, zalantza edo iradokizunik izanez gero, idatzi edo deitu lasai.