Jai ereduak genero ikuspegitik: begirada antropologiko bat Euskal Herriko errealitateari.

Hasiera - Bukaera data: 2015ko uztailaren 16a - 2015ko uztailaren 17a (Osteguna-Ostirala)
Ordutegia: 9:00-13:00/15:00-18:00
Modalitatea: Presentziala
Ordu kopurua: 14
Matrikula-epearen hasiera: 2015ko maiatzaren 25a
Matrikula-epearen bukaera: 2015ko uztailaren 5a
Ikastaro honek ez du irudirik, hau defektuzko irudi bat da.

Aurkezpena

Beharrezkoa deritzogu jai-ereduak genero ikuspegi batetik aztertzea. Jai-ereduak gizartearen isla dira eta bizi dugun gizarte patriarkalak bere neurriko festak modelatzen ditu. Euskal Herrian dagoeneko martxan daude jai-ereduen inguruko hausnarketa egiten duten proposamen, prozesu, egitasmo eta ekimenak, eta horiek ezagutzeko aukera izango dugu.

Ikastaro honen balio erantsia gai honi buruz eskainiko den ikuspegi antropologikoa izango da. Jaien balio sinbolikoa azaltzeko aditu ezberdinak izango ditugu, baita, jaiak genero ikuspegitik aztertu eta bertan modu anitzetan ematen diren indarkeria prozesuen analisia eskainiko digutenak ere.

Azterketa, hausnarketa eta aurrera eramaten diren praktiken azalpenak erakutsiko digute, azken finean, festa ere badela iraultza feministaren espazio.

Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaro homologatua, kodea: 1568348024.

Irakasleak

Helburuak

  • Ikuspegi antropologikotik jaiek duten balio sinbolikoa azaldu.
  • Jaiak genero ikuspegitik aztertu.
  • Jaietan, eremu eta modu anitzetan ematen diren indarkeria prozesuen analisia egin.
  • Euskal Herrian martxan dauden proposamen, prozesu, egitasmo eta ekimenak ezagutu.
  • Jai eredu feministetarako gakoetan arakatu.

Edukiak

  • Festak eta genero-sistema.
  • Generoa, aktibismoa eta gorpuztasuna.
  • Egitarauak finduz: kultur proposamen feminista zehatzen ezagutzarako hainbat adibide.
  • Jaiak eta indarkeria prozesuak: hainbat jairen errealitatea ezagutu nahi da, bertan gertatzen diren indarkeria prozesuak agerian uzteko; danborrada, Alardeak eta Mutil-dantzak, esaterako.
  • Erresistentziak eta estrategiak: esperientzia ezberdinak eta baliabide anitzak ezagutu.
  • Festa, iraultza feministaren espazio bezala ulertu.

Metodologia

Bi eguneko ikastaro honetan azalpen teorikoak eta praktikoak uztartuko ditugu hitzaldi, tailer eta mahai-inguruen bitartez. Jai-ereduen eta genero sistemaren inguruan lanean dabiltzan hainbat antropologo eta adituren hitzaldiak izango ditugu. Baina, era beran, Euskal Herriko jai eremu desberdinetan martxan dauden zenbait esperientzia ezagutzeko parada izango dugu.

Nori zuzenduta

Ikastaroa antropologian, generoan, jai-ereduetan, herri mugimenduetan edota euskal kulturgintzan interesa duen edonori zuzendua dago.

Jakintza-arloak