Euskara, estatugintza eta naziogintzaren erdian.

Aurkezpena
‘Herria, nazioa, estatua... eta euskararekin zer?’ gaia lantzea du xede Jakin Fundazioak eta UEUk lankidetzan antolatu duten ikastaro honek. Azkenaldian, Katalunia eta Eskoziako burujabetza prozesuen eraginez, gurean indarra hartu duen eztabaida da, eta diskurtso berriak azaldu dira, nola euskalgintzan nola akademiaren eremuan. Horregatik, ikusi dugu beharrezko eztabaida eraikitzaile bati leku egitea. Galdera zahar-berri ugari planteatu dira: hala nola, zertaz ari gara euskal estatuaz ari garenean? Naziogintza eta estatugintza euskaratik igaro behar al dira? Euskara eta abertzaletasuna apaldu beharrean al daude independentziaren alde egingo duen subjektu politiko zabal bat eratzeko? Hala balitz, abertzaletasuna eta euskara binomio klasikoa bukatu dela esan liteke? Euskarak zer leku behar duen izan burujabetza politikoaren prozesuan, edozein dela prozesu horren forma eta eskuduntza maila? Nola berritu behar du euskarak eta euskaltasunak bere iruditeria kolektiboa gero eta hegemonikoago izan dadin?
Honetaz guztiaz hausnartzeko, bi egunez, gai honetan aditu eta aritu diren hamahiru lagun bilduko ditugu Iruñeko Katakrak liburudendan. Joxe Azurmendi EHUKo filosofia katedradun eta saiakeragileak emango du sarrera hitzaldi nagusia. Ondoren, Alaitz Aizpuru, Mario Zubiaga, Koldo Izagirre, Xan Aire, Jule Goikoetxea, Julen Arexolaleiba, Joxe Manuel Odriozola, Eduardo Apodaka, Gaizka Aranguren, Idurre Eskisabel, Andoni Olariaga eta Iñaki Martinez de Luna ariko dira.
Ikusi hemen ekitaldian ateratako argazkiak, bideoak eta hedabideen jarraipena hemen: Euskara estatugintza eta naziogintzaren erdian.
Irakasleak
- Xan Aire Hasquet
- Alaitz Aizpuru Joaristi
- Eduardo Apodaka Ostaikoetxea
- Gaizka Aranguren Urroz
- Julen Arexolaleiba Biteri
- Joxe Azurmendi Otaegi
- Alberto Barandiaran Amillano
- Andoni Eizagirre Eizagirre
- Idurre Eskisabel Larrañaga
- Iñaki Martínez de Luna Pérez de Arriba
- Joxe Manuel Odriozola Lizarribar
- Andoni Olariaga Azkarate
- Mario Zubiaga Garate
Edukiak
Ekainaren 25ean, osteguna
Euskara, estatugintza eta naziogintzaren erdian.
- 8:30-9:00 - Harrera eta material banaketa.
- 9:00-9:15 - Aurkezpena. Iñaki Alegria, UEUko zuzendaria, eta Lorea Agirre, Jakineko zuzendaria.
- 9:30-10:30 - Sarrera hitzaldia. Joxe Azurmendi.
- 10:30-10:45 - Galderen tartea.
Nondik gatoz?
- 10:45-11:15 - Hitzaldia. Alaitz Aizpuru.
11:15-11:30 - Atsedenaldia.
Non gaude?
- 11:30-12:00 - Hitzaldia. Mario Zubiaga.
- 12:00-12:30 - Hitzaldia. Koldo Izagirre.
- 12:30-13:00 - Hitzaldia. Xan Aire.
- 13:00-13:30 - Galderen tartea.
13:30-15:00 Bazkaria.
- 15:00-17:00 - Mahai ingurua. Partaideak: Jule Goikoetxea, Julen Arexolaleiba, Mario Zubiaga eta Joxe Manuel Odriozola. Moderatzailea: Andoni Eizagirre.
Ekainaren 26a, ostirala
Euskararen iruditeria eta diskurtsoa berritzen. Euskal munduaren bersormena.
- 9:15-9:30 - Aurkezpena.
- 9:30-10:00 - Hitzaldia. Eduardo Apodaka.
- 10:00-10:30 - Hitzaldia. Gaizka Aranguren.
- 10:30-11:00 - Hitzaldia. Idurre Eskisabel.
- 11:00-11:30 - Galderen tartea.
11:15-11:30 - Atsedenaldia.
- 11:30-13:00 - Mahai ingurua. Partaideak: Andoni Olariaga, Idurre Eskisabel eta Iñaki Martinez de Luna. Moderatzailea: Alberto Barandiaran.
- 13:00-13:30 - Galderen tartea.
13:30-14:00 - Irakurketa dramatizatua: Metrokoadroka kolektiboa. Oier Guillan eta Amaia Corral.