Lazarragaren testuak DBHn erabiltzeko.
Aurkezpena
Ikastaro honi 12 ordutako Balio Akademikoa aitortuko zaio.
Joan Perez Lazarragaren eskuizkribua 2004an aurkitu zen. Orain eskoletan (DBHn eta Batxilerrean) irakasle diren askok, ez dute ezagutu Lazarraga eskuizkribua beren ikasketetan. Irakasle horietan pentsatuta, ikastaro trinko bat eskaini gura da, teoria eta praktika tartekatuko dituena. Ondoko galdera hauei erantzungo zaie ikastaroan:
- Nor da Joan Perez Lazarraga?
- Zer idatzi zuen Joan Perez Lazarragak?
- Zer dago Lazarraga eskuizkribuan?
- Lazarragaren zein testu erabil daiteke eskolan, 12-16 urteko gazteekin?
- Zer egin daiteke eskolan Lazarragaren testuetatik abiatuta?
Irakasleak
Helburuak
- Joan Perez Lazarraga eta bere idazlanak ezagutzea.
- DBHko eskolan erabil daitezkeen Lazarragaren testuak ondo ezagutzea.
- Lazarragaren testuetatik abiatuta eskolan egin daitezkeen ariketak eta proiektuak proposatzea.
Edukiak
- Joan Perez Lazarraga eta XVI. mendeko Araba.
- Lazarraga eskuizkribua.
- Lazarragaren lanak.
- Idazlan klasikoak eta klasikoen bertsioak munduko literaturetan.
- Lazarragaren testuak DBHko eskolan erabiltzeko.
- Ariketak eta proiektuak Lazarragaren testuekin DBHko eskolan lan egiteko.
Metodologia
Lehenengo hiru gaietan aurkezpen teorikoa egingo da, Power Point aurkezpenen laguntzaz. Azken hiru gaietan interakzio handiagoa izango da, ikasketariek lagunduko baitute testuak ulertu eta horien eskolako bertsioak egiten, adin desberdinetarako egokituak, beti irakasleak zuzendurik bada ere. Bi egunetan tartekatuko dira lan teorikoak eta praktikoak.
Nori zuzenduta
DBHko (eta Batxilerreko) irakasleei eta euskal literatura eta euskal testu zaharretan interesatua den orori.