Txillardegi testuz testu.
Hasiera - Bukaera data: 2012ko ekainaren 27a - 2012ko ekainaren 29a (Astean zehar)
Tokia: Eibar - Markeskoa Jauregia
Ordutegia: 9:00-17:00
Modalitatea: Presentziala
Ordu kopurua: 18
Matrikula-epearen hasiera: 2012ko maiatzaren 14a
Matrikula-epearen bukaera: 2012ko ekainaren 20a

Aurkezpena
Ikastaro honi 22 orduko Balio Akademikoa aitortuko zaio.
Txillardegi (Jose Luiz Alvarez Enparantza) zenari asko zor zaio, euskal kulturak, euskarak berak eta Euskal Unibertsitatearen egitasmoak batik bat zorra eduki, badute berarekin…eremuz eremuko adituak lagun, berak jorratutako arlo ezberdinak, testuz testu aztertuz, zor hura kitatzen lagundu nahi dugu ikastaro honen bidez.
Irakasleak
- Alaitz Aizpuru Joaristi
- Gotzon Aurrekoetxea Olabarri
- Fito Bornaetxea Rodriguez
- Imanol Esnaola Arbiza
- Gabirel Ezkurdia Arteaga
- Iñaki Gaminde Terraza
- Xabier Isasi Balanzategi
- Ander Iturriotz Lauzirika
- Joseba Felix Tobar Arbulu
- Markos Zapiain Agirre
Helburuak
- Txillardegiren emaria ikertzea eta zabaltzea
- Haren ekarpena Soziolinguistikan, Fonetikan, Morfologian,Literaturan, Politikan, Hizkuntzalaritza erkatuan, Dialektologian,Kazetaritza lanetan, Irakasletzan, Gogamenean etab… aztertzea.
- Berak idatzitako testuak zuzenean ezagutzea eta haiei buruzko iruzkinak egitea.
Metodologia
Ikastaro teoriko praktikoa, hitzaldiak eta tailerrak.
Nori zuzenduta
Euskal kulturaz eta, bereziki, Txillardegiren ekarpenaz interesatuta dagoen edonori.