IEB2011: Gizarte-sareak
Aurkezpena
IEB2011 Informatikari Euskaldunen VIII. Bilkura da. Ekitaldi honen izenburua: Gizarte-sareak.
1996an izan zen bilkura hauen lehen edizioa, eta handik hona beste zazpi ekitaldi antolatu dira. Emaitzak arrakastatsuak izan dira, batez beste 125 pertsona baino gehiago bildu izan dira jardunaldi bakoitzean, informatikarekin lotura duten hainbat arlotatik etorriak: irakaskuntza, industria, administrazioa eta komunikabideak nagusiki. Azken ekitaldian 200 lagunetik gora izan ziren jardunaldian parte hartu zutenak, ekimen honen erreferentzialtasuna azpimarratuz.
Internet mundu osoan zabalduta dagoen sareen sare erraldoia da, eta honen bitartez edonork informazioa lortu, banatu eta prozesa dezake edonon, edonoiz. Internet ohikoa den gizarte honetan, ezinbestekoa bihurtu zaigu gure arteko harremanetan, amaraunak sekulako iraultza ekarri baitu pertsonok elkarrekin komunikatzeko eta jarduteko ditugun moduetan. Horren adibide dira, geroz eta arrakasta handiago duten eta aukera gehiago eskaintzen dituzten gizarte-sareak.
Ohikoa den bezala, bilkuran hitzaldiak eta komunikazioak izango dira, eta horien artean, esperientzien eta proiektuen berri emango da eta euskaraz garatutako softwarea aurkeztuko da. Aukera ezin hobea izango dugu, beraz, gizarte-sareen egoeraz, haien ikuspegi sozialaz, haien azpian dagoen teknologiaz edota sare horiek eduki ditzaketen aplikazioetaz eztabaidatzeko.
Eskuratu IEB2011ren eskuorria hemen.
Irakasleak
Helburuak
Etengabeko garapenean bizi den gizarte honetan, aurrerakuntza eta aldaketak gero eta arinago ematen ari dira, euskara eta euskaldunok ere egoerara moldatu eta irtenbideak ematen saiatzen gara. Jardunaldi hauetan gizarte-sareen ikuspegi soziala eta haietan euskarak duen erabilera alde batera utzi gabe, gizarte-sare hauen azpian dagoen teknologia eta sare hauek eduki ditzaketen aplikazioak lantzea izango dugu helburu.
Horrez gain, teknologia eta zehazkiago gizarte-sareak euskararen presentzia zabaltzeko nola erabil ditzakegun aztertzea ere izango da egunaren helburuetako bat.
Azkenik, zeharkako helburu gisa, jardunaldiak informatikaren alorrean lanean dihardutenen edo euskararen biziberritzearekin konprometituta daudenen topaleku eta bilgune izan nahi du. Harreman berriak sortzeko aukera ezin hobea izango da arratsaldeko ekitaldian.
Edukiak
08:30-09:00. Harrera.
09:00-09:15. Jardunaldien aurkezpena.
09:15-11:15. Hitzaldi gonbidatuak.
ordutegia | hitzaldia | hizlaria |
09:15-09:45 | Sare sozialei alderdi sozialetik begirada bat. | Gorka Julio (Elurnet) |
---|---|---|
09:45-10:15 | Euskal blogosfera eta gizarte-sareak. | Joxe Rojas (Topagunea) |
10:15-10:45 | Ospea eta online monitorizazioa. Zer dio internetek nire enpresaz. | Iñaki Lakarra (Mondragon Unibertsitatea) |
10:45-11:15 | Gizarte-sareek SEO-arengan izan duten eragina. | Eider Fernandez (Overalia) |
11:15-11:45. Atsedena.
11:45-14:00. Komunikazioak. Aldi berean, hiru saio paralelo egongo dira (S1, S2 eta S3).
ordutegia | hitzaldia | hizlaria |
11:45-12:05 | On line sare sozialen eragina euskal identitatearen ulerkera, azterketa eta garapenean. | Koldo Diaz Bizkarguenaga (Euskal Herriko Unibertsitatea) |
---|---|---|
12:05-12:25 | Barack Obamaren, edo beste norbaiten, tweet-eatik mamia ateraz. | Igor Ruiz (Deusto Unib.), Izaskun Canga (Univ. di Roma), Margo Guidi (Univ. del Salento) |
12:25-12:45 | Sare sozialetan dugun eragina neurtzen. | Elixabete Garcia (Mondragon Unib.) |
12:45-13:05 | Umap.eu | Josu Azpillaga eta Aitzol Naberan (Codesyntax) |
13:05-13:25 | Community Manager, betiko komunikazioa eredu berriekin. | Amaia Markuleta (Contimarku 2.0) |
13:25-13:40 | Lankidetza-sareak gure eskuetan! | Xabier Iridoy eta Mikel Ihidoi (TrebeA Software) |
ordutegia | hitzaldia | hizlaria |
11:45-12:05 | Zortzigarren lurraldea... geurea da!! | Josi Sierra (Irakaslea, IKT aholkularia) |
---|---|---|
12:05-12:25 | Gure euskal munduak. | Eduardo Valencia, Mikel Belasko (Marque 21-Elea) eta Jakes Larre (EKE) |
12:25-12:45 | BabeliumProject.com: euskara eta ingelesa mintzapraktikatuz! | Juan A. Pereira, Inko Perurena, Silvia Sanz eta Julian Gutierrez (Euskal Herriko Unibertsitatea) |
12:45-13:05 | Make+K eta Kiribil joko hezitzaileak. | Francisco Bodego (Ikasplay) |
13:05-13:25 | OpenMT-2: Wikipedia eta Itzulpen Automatikoa biak elkarri laguntzen. | IXA taldea eta eu.Wikipedia |
13:25-13:55 | IKASYS HOME. |
Oihan Odriozola, Maite Gomez, (EHI) |
E.Ibilbide ekologikoa. | Petro Vera eta Ramon Gorrotxategi (EHI) |
ordutegia | hitzaldia | hizlaria |
11:45-12:05 | Smartphone sistema globalak (INDET) |
Unai Bilbao, Paul Minguez (Akting Ingeniaritza) |
---|---|---|
12:05-12:25 | www.gukultura.com | Xabier Legasa (NUP ikaslea) |
12:25-12:45 | Mugikorrentzat garapen neutral azkarra Titanium-ekin. | Mikel Olasagasti (Omega Peripherals) |
12:45-13:05 | guifi.net | Joseba Martos (guifi.net fundazioa) |
13:05-13:35 | Elhuyar Hiztegiak Android eta iPhonetan. |
Edurne Martinez, Gregorio Hernandez, (Eleka) |
OpenTrad itzultzaile automatikoa (ES-EU hibridoa). | Ibon Aizpurua eta Justyna Pietrzak (Eleka) |
14:00-15:30. Bazkalordua.
15:30-17:30. Arratsaldeko saioa.
- 15:45-17:00. Sarea josten. Sarea josten saregintza ekitaldi bat da. Partaide guztiek taldeka beraien arteko harremanak landuko dituzte, gai baten inguruan. Ekitaldi honetan parte hartzeko ezinbestekoa da aurretik galdetegi hau betetzea.
- 17:00-17:30. Jositako sareen aurkezpena.
Metodologia
Aurreko bilkuretan egin izan dugun moduan, IEB2011 honetan ere 3 formato erabili ditugu, bain berrikuntza bat sartu dugu tartean; arratsaldeko mahaingurua saregintza ekitaldi batez ordezkatu dugu:
- Hitzaldiak: Jardunaldietako gai nagusiari lotutakoa.
- Komunikazioak: Esperientzia eta proiektuak eta Aplikazioak. Egun euskaraz burutzen ari diren proiektu ezberdinak ezagutzeko plataforma bihurtu da IEB2011. Horrela, paraleloan antolatutako komunikazio laburren bitartez parte hartzaileek gogoko dituzten aurkezpenetara joateko aukera dute.
- Sarea josten: Saregintza ekitaldi bat da hau. Partaide guztiek taldeka beraien arteko harremanak landuko dituzte. Taldeak osatu ahal izateko, matrikulatzean erantzun aunitzeko galdetegi bat bete beharko da. Komenigarria da ekitaldira aurkezpen txartelak eramatea, eta norbere burua aurkezteko minutu bateko hitzalditxoa prestatzea. Saioa amaitutakoan talde bakoitzean landutakoaren laburpena egingo da areto nagusian.
Nori zuzenduta
Informatikari (zentzu zabalenean hartuta) euskaldunak: softwaregile, erabiltzaile, ikasle, irakasle, teknikari eta abar.