Material digital irisgarrien sorrera

Hasiera - Bukaera data: 2025eko urriaren 14a - 2025eko azaroaren 4a (Astean zehar)
Tokia: Ikasgela Birtuala
Ordutegia: 00:00-24:00
Modalitatea: Online
Ordu kopurua: 15
Matrikula-epearen hasiera: 2025eko irailaren 1a
Matrikula-epearen bukaera: 2025eko urriaren 9a

Aurkezpena

Ikastaroaren datak: Urriak 14-azaroak 4

Material digitalen irisgarritasuna bermatzea funtsezkoa da zabaldu nahi den informazioa eta baliabideak guztion eskura egon daitezen, pertsona bakoitzaren ezaugarriak, gaitasunak edo desgaitasunak edozein izanda ere. Gizarte ekitatiboa izate aldera, legediak eskatzen du Administrazio publikoetako inguruneak eta materialak irisgarriak izatea, bai mundu fisikoan eta baita digitalean. Horrek ikaskuntza/irakaskuntza arloari ere eragiten dio.

Ikastaro honetan irisgarritasun digitalaren sarrera egingo da. Parte-hartzaileek irisgarritasunaren garrantzia eta onurak ulertuko dituzte. Gainera, sistema informatikoak irisgarriak bihurtzeko dauden oinarrizko laguntza teknologikoak ezagutuko dituzte. Horiez gain, dokumentu irisgarriak egiteko baliabideak, gomendioak eta prozesua ere azalduko dira, batez ere PDF motako dokumentuentzat eta horiek sortzeko behar diren jatorri dokumentuentzat.

Irakasleak

Helburuak

  • Irisgarritasun digitalaren garrantzia ezagutzea.
  • Oinarrizko laguntza teknologiak ezagutzea.
  • Dokumentu irisgarriak sortzeko baliabideak ezagutzea.
  • Dokumentu irisgarriak egiteko pausuak aplikatzen jakitea.

Edukiak

• Irisgarritasun digitala: zer da eta zergatik da beharrezkoa

• Irisgarritasun digitalari aurre egiteko laguntza teknologiak

• Dokumentu irisgarriak sortzeko baliabideak

• Dokumentu irisgarriak sortzeko prozesua:

◦ Testu dokumentuak

◦ Aurkezpen dokumentuak

◦ Dokumentu eramangarriak (PDF formatua)

Metodologia

Ikasgaiak ikaskuntza autonomo eta esanguratsua bultzatuko du metodologia aktibo baten bidez, eta UEUren online ikas-irakaskuntzarako eredu pedagogikoan oinarrituko da. Alderdi teorikoa eta praktikoa uztartuko ditu, arreta ikaskuntza-prozesuan eta konpetentzietan jartzeko.

Euskarria UEUren Ikasgela Birtuala izango da, Moodle irakaskuntza-plataforman oinarritua, eta han jarriko dira ikasleen eskura ikasgaiaren inguruko informazio xehea, edukiak eta jarduera guztiak. Era berean, hainbat komunikazio-tresna ere eskainiko dira, bai ikaskideen arteko elkarlana eta bai ikasle-irakasle harremana errazteko.

Irakasleak ikasleen jarraipen estua egingo du, sortzen zaizkien zalantzak argitzeko eta zailtasunei aurre egiten laguntzeko. Kontu teknikoez, berriz, UEUko lantalde pedagogikoa arduratuko da.

Ikastaroak momentu oro teoria zein praktika uztartuko ditu. Horretarako, oinarri kontzeptualak lantzeko materiala eta horri lotutako sakontze-ariketak proposatuko dira.

Nori zuzenduta

Irakasle direnentzat, zein etorkizunean izango direnentzat. Baita alor terapeutikotik datorrenari ere. Guraso zein interesa duen edonori.

Jakintza-arloak