Hizkuntza nahasmendua (TDL) Haur eta Lehen Hezkuntzan
Aurkezpena
Ikastaroa BETE egin da. Interesa izanez gero, izena eman eta itxaron-zerrendan sartuko zara.
Ikastaroaren datak: Maiatzak 5-30
Gaur egun, eskola inklusiboen alde goaz, eta, hortaz, ikasle guztiei erantzuteko konpromisoa dugu profesional bezala. Hezkuntza-sistemak aniztasunari erantzutea du helburu eta horrekin batera, hizkuntzaren nahasmendua duten ikasleei arreta ematea, besteak beste.
Hizkuntzaren nahasmenduari buruzko ezagutza ezak ezaugarri hauek dituzten haurrei egunerokotasunean eskola erantzun aproposa ematea oztopatzen dute. Alde batetik, haur hauek identifikatzeko zailtasunak dituzte, eta euren ezaugarriak eta jokabideak gaizki interpretatzen dira. Ondorioz, eskaintzen zaien eskola erantzuna batzuetan ez da eraginkorra euren ikaskuntza prozesuetarako. Bestetik, identifikatuta dauden haurrekin lan egiteko metodoak eta teknikak zalantzan jartzen dira askotan, beti ez baitira eraginkorrak izaten.
Hori dela eta, ikastaro honekin, hizkuntzaren nahasmendua duten ikasleen esparrua lantzea proposatzen da, haien premietarako egokiak eta eskola inklusiboarekin koherenteak izango diren proposamenak egiteko. Azken finean, ikasle guztiei kalitatezko hezkuntza jasotzeko eskubidea bermatzea da, zalantzarik gabe, irakasleentzako gai nagusia.
Irakasleak
Helburuak
- Hizkuntzaren nahasmendua zer den ezagutzea.
- Ikasle horien ezaugarriak ezagutzea.
- Gaiaren inguruko aurreiritziak eta mitoak ezagutzea.
- Hizkuntzaren nahasmendua duten ikasleen premiak ezagutzea.
- Eskola eremuan detekzioa eta identifikazioa bideratzeko prozesua eta tresnak ezagutzea.
- Ikasle hauen egoera eta gelako giroa hobetzeko estrategiak ezagutzea.
- Eskola inklusiboaren ildotik erantzun egokiak bideratzeko proposamenak lantzea, hau da, gelarako eskuhartzeak ezagutzea.
- Ikastetxeko profesionalen elkarlanean eta tutore-familia elkarlanean aritzeko tresnak ezagutzea.
- Ikasle guztien garapen osoa eta integratua lortzeko formazio baliagarria izatea.
- Hezitzaileen arteko elkar ezagutza eta laguntza bultzatzea.
- Norberaren gaitasun digitala indartzea.
Edukiak
- Kontzeptuak: Hizkuntzaren nahasmendua.
- Hizkuntzaren nahasmendua duten ikasleen ezaugarriak (kognitiboak, emozionalak, sozialak).
- Hizkuntzaren nahasmendua duten ikasleen inguruko aurreiritziak eta mitoak.
- Hizkuntzaren nahasmendua duten ikasleen premiak.
- Ikasle horiek antzemateko (detekzioa) prozesua eta tresnak.
- Hizkuntzaren nahasmendua duten ikasleen beharrei erantzuteko ebaluazio psikopedagogikoaren prozesua ikastetxean.
- Eskola eta familiaren arteko elkarlana eta koordinazioa.
- Norbanako Jarduera Plana (NJP).
- Metodologia eta gelako praktika egokiak.
- Esku-hartzea: baliabideak, estrategiak, materialak eta esku-hartzeko proposamenak.
Metodologia
Ikastaroa online irakaskuntzan oinarrituko da eta, horretarako, Moodle irakaskuntza-plataforma batean oinarrituta dagoen UEUren Ikasgela Birtuala erabiliko da. Ikastaroa parte-hartzailea eta praktikan oinarritutakoa izango da, parte-hartzailea eta konpetentzietan oinarritutakoa izango da.
Nori zuzenduta
Irakasleei eta hezkuntza arloko ikasleei zuzendua.