Haur eta gazteekin heriotzaz eta doluaz maitasunetik mintzatzen

Hasiera - Bukaera data: 2025ko martxoaren 3a - 2025ko apirilaren 9a (astelehen-ostiral)
Tokia: Ikasgela Birtuala
Ordutegia: 00:00-23:00
Modalitatea: Online
Ordu kopurua: 15
Matrikula-epearen hasiera: 2025ko urtarrilaren 7a
Matrikula-epearen bukaera: 2025ko otsailaren 27a
Matrikulatu

Aurkezpena

Gaur egun heriotzaren tabua gainditzeko lehen urratsak ematen gabiltza, baina haur eta gazteei heriotzaz hitz egitearen garrantziaz kontziente bagara ere, maiz pausua ematera ez gara hausartzen.

Ikastaro labur honetan, haurtzaroko galera eta doluak maitasunez nola lagundu daitezkeen ikusiko dugu. Horretarako, azalpen bideo eta zuzeneko klaseez gain banakako lana sustatuko da kontzientzia piztu eta etekin handiagoa atera nahian

Irakasleak

Helburuak

  • Helduek heriotzarekin eta doluarekin duten harremanaz kontzientzia hartzea, haurrengan ikuspegi-osasuntsuaz hurbiltzeko.
  • Helduak baliabidez hornitzea haurren galera eta dolu prosezuetako bidelagun izateko.
  • Heriotzaren, galeren eta doluaren inguruko hausnarketa erraztea helduek heriotzaz aritzeko izan dezaketen beldurra gainditzen laguntzen saiatzeko.
  • Helduak heriotzaren, galeren eta doluaren pedagogiaren beharraz kontziente egitea, haur guztiak bizitzarako osotasunean hezteko.

Edukiak

  • Norbere bizipena galera eta doluekiko.
  • Dolua zer eta nolakoa den.
  • Dolu motak.
  • Haurtzaro eta nerabezaroko galerak.
  • Umeek heriotza nola ulertzen duten.
  • Esku-hartzea doluan: Heriotza baten aurrean zer (ez) egin.
  • Heriotza eta doluak ez dira lantzen, horietaz aritzen gara

Metodologia

Online ikastaro honek metodologia parte hartzailea eta aktiboa izango du.

• Moodle irakaskuntza-plataforman oinarrituta dagoen UEUren Ikasgela Birtuala erabiliko da. Plataforma honen bitartez, ikasleek ikastaroko informazio, eduki eta jarduera guztiak eskura izango dituzte, eta komunikazio tresna modura erabiliko da (adibidez: foroak eta txat pribatua erabiliz).

• Partaideen aurre ezagutzetatik abiatuko da, eta hausnarketa pertsonala elkarbanatzea sustatuko da.

• Ikastaroak alde teorikoa eta praktikoa uztartuko ditu: lau gai teoriko eta azken proiektua.

• Oinarri kontzeptualak idatzizko zein ikus-entzunezko materialekin landuko dira. Ondoren, landutakoaren inguruko praktikak proposatuko dira, ikasleen parte-hartzea eta hausnarketa kritikoa bultzatuz.

• Proposatutako ikas-jarduerak bideratzeko foroak irekiko dira, eta kideen parte hartzea bultzako da hainbat eduki partekatuz bertan

• Ikastaroko gaitasunetan oinarritutako proiektua burutuko da, ikastaroa borobilduz. Ikastaroan zehar landutako eduki eta lortutako konpetentzi digitala islatuko du.

• Guztion lanak partekatu ondoren, berdinen arteko koebaluazioa egingo da

• Ikasleek momentu oro irakaslearen jarraipena eta tutoretza izango dute, baita UEUko lantalde pedagogiko eta arduradun teknikoaren sostengua ere bai.

• Ikastaroa amaitzean, izandako aprobetxamenduari buruzko datuak aztertuko dira, hala nola, ikasle bakoitzak plataformara egindako atzipenak, osatutako jarduerak, jarduera asinkronoetan (eztabaida-foroak) egindako ekarpenak eta abarrak.

Nori zuzenduta

Gizarteari orokorrean eta edozein motatako hezitzaileei zehazki

Jakintza-arloak