Jolas Kooperatiboak
Aurkezpena
Ikastaroaren datak: urriak 18 (ostirala) eta 19 (larunbata)
Ikastaro honen bitartez parte hartzaileek jolas kooperatiboaren ibilbidea eta ezaugarriak ezagutuko dituzte. Horretaz aparte, modu apropos eta eraginkor batean inplementatzeko gai izango dira. Gainera, kooperazioan oinarrituriko jarduera ludikoekin bat datorren talde kohesioa aztertu eta praktikara eramango da, talde dinamika kooperatiboen bitartez.
Ikastaroan zehar planteatuko diren jarduera motorrak ahalik eta egoera errealean burutuko dira, parte-hartzaileek hurrengo egunetan haien testuinguruan aurrera eramateko helburuarekin. Gainera, ikastaldian jasoko diren ezagutzak ez dira soilik Gorputz hezkuntza arlora bideratuko, baizik eta beste ikasgai edo diziplinarteko proiektuetan praktikotasuna bilatuko dute. Horrek, eragina eta inpaktu handiagoa sor ditzake ikastetxean.
Informazio gehiago, irakasleari eginiko elkarrizketa honetan topatuko duzu.
Irakasleak
Helburuak
- Kooperazioan oinarrituriko jolasen aukerak, ezaugarriak eta ibilbidea ezagutzea.
- Jolas kooperatiboetan eta talde kohesioa lantzeko dinamiketan modu praktiko batean trebatzea.
- Jolas kooperatiboak burutzean sor daitezkeen zailtasunak aztertzea irtenbide egokiak emateko.
- Kooperazio motorraren eragina baloratzea garapen afektiboan, gisa-trebetasun ikaskuntzan eta gizarteratzeko jarreren garapenean.
Edukiak
- Joko eta jarduera kooperatiboen ezaugarriak eta ibilbidea.
- Joko eta talde kohesiorako dinamiken esperimentazioa beren aukerak eta mugak baloratzeko.
- Kooperazioaren eragina garapen afektiboan eta gisa balioetan oinarritutako hezkuntzan.
Metodologia
Metodologia aktiboa erabiliko da, non parte-hartzaileak irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren protagonistak izango diren. Formakuntza teoriko-praktikoa izan arren jarduera praktikoek izango dute presentzia handiagoa.
Nori zuzenduta
- Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako irakaslegoa.
- Bigarren hezkuntza: Gorputz Hezkuntzako irakasleak.
- Aisialdiko monitoreak.
- Haur Hezkuntza graduko ikasleak.
- Lehen Hezkuntza graduko ikasleak.
- Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zientziak graduko ikasleak.