Gatazken kudeaketa, komunikazio ez bortitzaren eta pentsamendu sistemikoaren ikuspegitik

Hasiera - Bukaera data: 2024ko irailaren 28a - 2024ko urriaren 5a (Larunbatak)
Ordutegia: 10:00-14:00/15:30-17:30
Izaera: Presentziala
Ordu kopurua: 12
Matrikula-epearen hasiera: 2024ko irailaren 2a
Matrikula-epearen bukaera: 2024ko irailaren 23a

Aurkezpena

Ikastaroaren datak: Irailak 28 eta urriak 5 (larunbatak)

Gatazkak, ikasteko eta harremanak eguneratzeko aukera izan daitezke.

KOMUNIKAZIO EZBORTITZAren ikuspegitik, aurrera ematen ditugun ekintzak giza behar bat edo gehiago asetzeko helburuarekin egiten ditugu. Gatazkak ez dira ematen pertsonek dituzten beharren artean, baizik eta hauek asetzeko erabiltzen dituzten “estrategien” artean. Bestearekiko “arerio irudia” sortzen dugu, pentsatuz bestea dela aldatu behar dena, oker dabilelako edo gaiztoa delako.

KEBa, akonpainamendu emozionala egiteko indar handiko lantresna da. Momentu bakoitzean sentitu eta behar dugunarekin konektatzen laguntzen digu, modu sakonean. Horrela, besteek sentitu eta behar dutena hobeto ulertu dezakegu. Gatazka baten aurrean, denontzat balio duten soluzioak bilatzen ahalegintzen digu.

Elkarrizketan mantendu eta gure harremanak zaintzen laguntzen digu. Nibel sakonago batean, gatazka, begirada SISTEMIKO batetik begiratu dezakegu. Gure familiako sistema guregan bizi da eta gure bitartez adierazten da. Egoerak errepikatzen direnean, blokeoak ematen direnean, gaixotasunak, istripuak, etab. “maitasunaren ordenak” edo “Bizitzako oinarrizko printzipioak” errespetatzen ari al diren errebisatzea komenigarria da. Printzipio hauek, Bert Hellingerrek Psikologoak, familia konstelazioen sortzaileak, proposatu zituen.

Aldi berean, beste pertsonei lagundu nahi diegunean, garrantzitsua da “Laguntzaren ordenak” kontutan hartzea.

Irakasleak

Helburuak

Ikastaro honetan, gatazkarekiko dugun begirada zabalduko dugu eta hau aldatzeko eta ikasketa bide bihurtzeko lan-tresna gehiago eskuratu eta praktikatuko ditugu.

“Arerio irudia” zer den eta nola eraldatu ulertu eta praktikatuko dugu.

Sistemikoki, oso garrantzitsua diren “Bizitzarako oinarrizko printzipioak” eta “laguntzaren ordenak” ezagutuko ditugu.

Edukiak

Ikastaroan landuko diren gai nagusiak honako hauek dira:

  • Gatazkarekiko begirada.
  • Komunikazio Ezbortitzako 5 elementuak.
  • Arerio irudia aldatzeko prozesua.
  • Bert Hellingerren “Bizitzarako oinarrizko printzipioak” (edo “maitasunaren ordenak”).
  • “Bert Hellingerren “Laguntzarako ordenak”.

Metodologia

Edukia idatzizko zein ikus-entzunezko materialen bidez luzatuko da.

Oinarri kontzeptualak dinamika praktikoen bitartez landuko dira ikasleen parte-hartzea eta hausnarketa kritikoa bultzatuz. Ikasketa prozesu osoan zehar, talde dinamikak eta norberaren iritzi, hausnarketa, esperientzia edota zalantzak ikaskideekin partekatzeko aukera izango da (foroaren bitartez).

Material, tresna eta baliabide didaktikoak: ikus entzunezkoak, talde-dinamika, hausnarketa kritikoak, rol playing, ariketa zehatzak (autokonexio, ariketak, sentimendu eta beharrak identifikatzeko ariketak, arerio irudia eraldatzeko ariketak, pentsamendu sistemikoko ariketak...) Komunikazio Ez Bortitzaren metodologian eta pentsamendu sistemikoan inspiratua.

Nori zuzenduta

Ikastaroa hau eragile desberdinei begira zuzendu dugu:

  • Norbanakoentzat (lagunartean, familiartean edo eta lantokietan izan ditzaketen harreman edo gatazka egoerak hobetzeko)
  • Eskolentzat (irakasle, laguntzaile, jantokietako langile eta abar...)
  • Aisialdi taldeetako begiraleentzat.
  • Elkarteentzat.
  • Bitartekarientzat.
  • Egunerokotasunean gatazka egoerak jasaten dituzten profesionalentzat (adintxikiko zentruetako langileak, agure zentzuetako langileak, kale hezitzaileak, gizarte langileak eta abar..)
  • Bakegintzan diharduten gainontzeko eragile guztiei zuzendua.

Jakintza-arloak