DE001 - Zientzia dibulgazioa eta ikerketa
Aurkezpena
Prezio berezia izango dute doktoretza egiten ari diren ikasleek. Matrikula egitean ziurtagiria bidali beharko dute.
Zientzia dibulgazioa eta Ikerketa
Ikerkuntzan egindako lana gizarteratzea behar-beharrezkoa da ikertzaileontzat.
Azken urteetan euskarazko dibulgazioan lan handia egin da eta lortutako hauspo hori mantentzeko eta bultzatzen jarraitzeko asmoz, ikastaro-tailer honetan ikertzaileentzat eskuragarri dauden baliabideak (komunikabideak, on-line plataformak, sare sozialak,...) aurkeztuko dira.
Zientzia gizarteratzeko beharra eta garrantzia argia bada ere, hau nola gauzatu ez dago hain argi. Ikastaro honen bidez zientzia hedatzeko interesa duen orori laguntza, iradokizunak eta lanabesak eskainiko zaizkio, adibide praktiko, ariketen eta esperientziak partekatzearen bidez. Era berean, tresna horiek erabilita norberak egiten duen ikerkuntza edo bestelako zientzia-gaiak gizarteari modu eraginkorrean helarazteko gomendioak emango dira.
Tailerraren helburua, hortaz, zientzia-dibulgatzaile lanetan hasi nahi dutenei baliabideak eskaintzea eta euskaraz idaztera bultzatzea da.
Zientziari buruz idazterakoan egoten diren trabak gainditzeko aholkuak ere eman nahi ditugu.
OHARRA: Ikastaroaren metodologia ez da urruneko irakaskuntzan kokatzen. Hasiera eta amaiera datak zehazturik daude baina ez dira online saio sinkronoak izango. Ikasleak egin beharreko lana epe bi horien artean burutuko beharko du (argibide gehiagorako ikusi metodologia atala).
Irakasleak
Helburuak
- Ikertzaileei zientzia dibulgazioaren garrantzia azpimarratzea.
- Dibulgazioan hasi nahi duenari lehen pausuak emateko laguntza eta lanabesak eskaintzea.
- Dibulgazioan sakondu nahi duenari iradokizunak eta lanabesak eskaintzea
- Euskarazko zientzia-komunikaziorako estrategiak lantzea eta esperientziak partekatzea
Edukiak
- Zientziaren dibulgazioa: ikuspegi orokorra. Zer da dibulgazioa? Zergatik eta zertarako dibugatu? Dauden euskarriak eta iturriak. Zabalkundea. Dibulgazioa ikertzaileen curriculumean.
- Idatzizko dibulgazioa. Nola idatzi? Zein da erabili beharreko estiloa euskarriaren arabera (papera, bloga, etab.)
- Ikus-entzunezko dibulgazioa: irratiak, eta telebistak dituzten berezitasunak. nola aurre egin elkarrizketei hedabide mota hautean. Dibulgaziozko hitzaldiak nola planteatu.
Metodologia
Ikastaroa online modalitean izango da, UEUren Ikasgela Birtualaren bidez. UEUren online irakaskuntzarako eredu pedagogikoa izango du oinarri eta ikasleak era autonomoan antolatuko den arren, taldea izango du erreferentzia, ikasle guztiek gaiak aldi berean landuz.
Marko horretan oinarriturik ikastaroaren hasiera eta amaiera datak zehazturik daude baina ikasleek euren erritmora lan egin ahal izango dute astekako plangintza baten barne. Astekako antolaketa horrek edukien hurrenkera egokia lantzea eta taldeak ikaskuntza prozesua batera egin ahal izatea baimenduko du.
Nori zuzenduta
Ikastaro hau doktoretza egiten edo ikeketa munduan ari direnei zuzendua dago.