XVI. Pediatria Topaketak.

Data: 2024ko apirilaren 11a
Ordutegia: Osteguna. 16:00-19:30
Izaera: Presentziala
Ordu kopurua: 3
Matrikula-epearen hasiera: 2024ko otsailaren 15a
Matrikula-epearen bukaera: 2024ko apirilaren 10a

Aurkezpena

Pediatria Topaketak urtero ospatzen den jardunaldia da, pediatria arloan lan egiten dutenei zuzendutakoa. Jardunaldi hau euskara hutsean egiten da. Lehenik, adituen hitzaldi batzuk egon ohi dira, interesezko gaien inguruan. Gero, elkarrekin aisialdi tarte bat izan ostean, bertaratutako pediatra eta erizainek beraien lan eta ikerketak aurkezteko aukera dute.

Antolatzaileak: Euskal Herriko Lehen Mailako Pediatria Elkartea eta Euskal Herriko Pediatria Elkartea.

Laguntzaileak: Iurretako Udala, OEE-Osasuna Euskalduntzeko Elkartea eta UEU.

> Ikusi antolatzaileei egindako elkarrizketa: "Osasungintza euskalduna ardura handiko gaia da, eta horretan guztiok dugu zer esan eta zer egin"

Helburuak

  • Pediatria arloko ikerketa eta jakintzaren zabalkundea euskaraz egitea.
  • Pediatria arloko langileek egindako lan eta ikerketak ezagutaraztea.
  • Pediatra eta pediatriako erizain euskaldunen arteko ezagutza erraztea.
  • Pediatria arloko profesionalen arteko ikerketa eta komunikazio sareak sortzea.
  • Euskararen erabilera indartzea osasun arloan eta maila akademikoan.

Edukiak

AHOZKO KOMUNIKAZIOAK aurkezteko DEIALDIA

  • Baldintzak: pediatria arloko intereseko ikerketa edo lanen aurkezpena euskaraz.
  • Komunikazioak bidaltzeko helbideak: idoya.serranopejenaute@osakidetza.eus, oihane.garmendiazabaleta@osakidetza.eus, elene.lejarzegianakabe@osakidetza.eus

Laburpena:

  • Bidaltzeko epea: 2024 otsailaren 19tik martxoaren 18ra. Onartutako ahozko komunikazioak martxoaren 27an jakinaraziko dira.
  • Formatua: 400 hitz gehienez. OpenOffice, Microsoft Word edo RTF formatua formatua.
  • Ikerketen atalak: sarrera eta helburuak, metodoak, emaitzak eta ondorioak.
  • Kasu klinikoen atalak: sarrera, kasu klinikoa eta ondorioak.

Aurkezpena:

  • 5 minutu inguru. Aurkezpena PDF formatuan apirilaren 10a baino lehen emailez bidali.

 

ARGITALPENA

  • Osagaiz aldizkarian (indexatua) Pediatria Topaketen ale monografiko bat argitaratzeko asmoa daukagu.
  • Testua bidaltzeko epemuga: 2024ko apirilaren 28a.
Artikuluen ezaugarriak:
  • Aurkezpenak euskaraz idatzita egongo dira.
  • Testua zientzia-artikuluen ohiko atalez osatuta egotea gomendatzen da (sarrera eta helburuak, material eta metodoak, emaitzak, eztabaida eta ondorioak, eskerrak-oharrak), hala ere, egileen esku gelditzen da testua osatzen duten atalak aldatzeko aukera.
  • Testuak 1.000-1.500 hitz bitarte izango ditu, gehienez 3 irudi eta taula, eta 10-15 erreferentzia bibliografiko.
  • Egileen izen-abizenak osorik, afiliazioak eta harremanetarako pertsonaren posta elektronikoa izango ditu.
  • Lanaren laburpenak gehienez 250 hitz izango ditu eta 3-5 gako-hitz jarriko dira (MeSH [Medical Subject Headings] erabiltzea gomendatzen da.
  • Izenburua, laburpena eta gako-hitzak ingelesez ere bidaliko dira
  • Erreferentzia bibliografikoak: ohiko arau formalen arabera aipatuko dira erreferentziak (Vancouver, Harvard, ISO, APA, MLA, etab.) eta erreferentzia guztiek formatu bera eduki beharko dute. Erreferentzia horiek guztiak bibliografia atalean jaso behar dira, besteak beste, liburuak, atalak, aldizkariak, artikuluak, kongresuen aktak, webguneak eta abar aipatuko dira.
  • Osagaiz aldizkarian erreferentziak euskaraz idazteko gida bat dago eskuragarri (https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/osagaiz/article/view/257). Medikuntzan gehien erabiltzen den Vancouver estiloan oinarrituta dago, International Committee of Medical Journal Editors (ICMJE) batzordeak proposatutako gomendioei jarraikiz.
  • Bidalketa fitxategiak: OpenOffice, Microsoft Word edo RTF formatua izango du.

 

 

Nori zuzenduta

Pediatria arloan lan egiten duten profesionalak:

  • Pediatriako mediku egoiliarrak eta fakultatiboak.
  • Pediatrian lan egiten duten erizainak eta erizain egoiliarra.
  • Pediatrian interesa duten erizainak, ikasleak edota beste espezialitate batzuetako medikuak.

Jakintza-arloak